Pentsatu det bertsoak
Juan Marco (Ereņozu)
1
Pentsatu det bertsoak
jarritzen astea
dauden griņa txar batzuk
erakustea.
Danak ezta erreza
adieraztea
gizonok alkarrekin
daukagun nastea;
gaur batek bestea
gaizki ikustea
askoren poztea
ta... zeņen tristea!
anaitasun geiago
ez iristea.
2
Zenbait agindu eder
Jesus'ek emanik
Eztegu bide ortan
egin nai lanik.
Biotz on batekin ez
maitatu lagunik
naiz mundu ontan danok
anaiak izanik;
bat bestean onik
ezin eramanik
asko gabiltzanik
eztet ukatzen nik,
Ezpaitago bear dan
alkartasunik.
3
Seaskan gauden arte
maite degu alkar
gero mudatzen gera
aguro samar.
Bearrean danari
laguntza ordez par,
orrek alaitzen gaitu
ogeitatik amar;
berdin gazte ta zar
zenbait idea txar
deabruak indar
artutzen du azkar,
gure oker guzia
gauz onek dakar.
4
Txikitandik ikasi
genduen dotriņa
munduan salbatzeko
Jaunak erakusten du,
saia alegiņa,
alkarrekin izaten
leiala ta piņa;
gaur askoren griņa
oso ezberdiņa
au daukagu miņa
pentsatu eziņa,
besterantzako gaizki
zer itzegiņa.
5
Lenengo gurasoen
seme aien era
inbiri geiegikin
bizitzen gera.
Beti laguna txarra,
santua norbera,
baņa askok eduki
alkarren tankera;
gure ibillera
bide txarrenera
kontrako lanera
jarraitu aurrera,
utsaren truka jarri
alkar saltzera.
goazenean.
6
Aditu ordurako
gauza bat berria
danean zabaltzeko
pozez jarria.
Asko jasota obe
naiz izan egia,
baldin gezurra bada
zer kategarria;
gure alderdia
mingain luzegia
dotriņ egokia
degu ikasia,
Iņork eziņ esan ni
pekataria.
7
Nunbaitetik nai degu
zer esana sortu
errez besterentzako
gaizki pentsatu.
Erdia jakin eta
osoa kontatu,
gizonik zuzenenak
ankapera sartu;
au gogoan artu
nola dan pekatu
ola ez jokatu
obe da mudatu,
betiko ez gaitezen
madarikatu.
8
Or gabiltza besteren
pausoak kontatzen,
ez geren etxietan
lanik billatzen.
Batean ikasia
bestera pasatzen
zeņen itxusia dan
eztegu pentsatzen;
kontua zabaltzen
iņoiz fama galtzen
ez gera saiatzen
bide onak artzen,
baizik geren animak
Judasi saltzen.
9
Mundutar danak gera
zerbait pekatari
ez irudituarren
gaurko askori.
Okerreko bidera
zein ezta erori
asko uste eztala
tokatzen da ori;
etsaia ugari
biltzen zaigu guri
ta kulpik iņori
ez ematen ari,
obe da laguntzea
premiz danari.
10
Gure bizitza dago
iru egunean
eriotza usterik
gutxienean.
Konpondu gaitezela
guziok onean
alkarri lagunduaz
bide zuzenean;
bestela azkenean
ordu beltzenean
kezka barrenean
denbora joanean,
mundu au bukatzera
|