inprimatu
Zumayako Dolores eun urtekoari
Izenburua:
Zumayako Dolores eun urtekoari
Sinadura:
Aitzondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitzondo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
434.zk.
Orrialdea:
2

Zumayako Dolores eun urtekoari

 

Aitzondo

 

 Dolores ori Zumaya ortan

 Bertan jaio ta azia,

 Gure Jaiñkoak emana dio

 Oso bizitza luzia;

 Sendian ere egin diote

 Beren alegiñ guzia,

 Oso banakak izaten dute

 Eun urteko bizia.

 

 Andre ori da ludi onetan

 Bitan amama egiña,

 Bost belaun daude sendi orretan

 Ori da gauza jakiña;

 Oraiñdik ere sanuak dauzka

 Adimen ta majiña,

 Merezia du Aldundi onak

 Emango dion propiña.

 

 Don Benzeslao, eta lagunak

 Erriko jaunak urrena;

 Oixen da pesta zoragarria

 Or antolatu dutena?

 Guzti guztiak goratu nairik

 Eun urteko amona,

 Zarrak orrela goratutzia

 Izan liteken onena.

 

 Batzuek gogor izaten dira

 Beste batzuek bigunak

 Geienentzako laburrak dira

 Ludi ontako egunak;

 Guziak ongi neurturik dauzka

 Jaungoiko guzialdunak

 Antxiña samar juan ziran, orren

 Gaztetan ziran lagunak.

 

 Ludian oraiñ ikusten dira

 Guztiz iztillu tristiak,

 Gazteri asko ikusten dira

 Gaiztakerian jolasak.

 Deabru txarrak egiten ditu

 Bere alegin guziak,

 Eun urtera nola iritxi

 ¿Oaiñ jaiotako gaztiak?...

 

 Arrigarri da, bizitutzia

 Ludian ainbat urtian,

 Burua eta barrena sano

 Osasun bete betian;

 Oraiñdik ere bizi dedilla

 Jaunak nai duen artian,

 Zorion asko opa dizkiot

 Beste danakin batean.

 


inprimatu