inprimatu
San Jose egunez asi ziran da
Izenburua:
San Jose egunez asi ziran da
Sinadura:
Aitzondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitzondo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
311.zk.
Orrialdea:
2

Aitz Ondo

 

 San Jose egunez asi ziran da

 Beratzi urren batian,

 Mixio ederrak izandu dira

 azkoitiarren artian:

 Gure anima lotu ez dediņ

 Etzai gaiztuen katian,

 Damuturikan aurrerakoan

 Obiak izan gaitian.

 

 Aita Laskibar, da Izagirre

 Estefania bestia,

 Azkoitiaren poza izan da

 Orrek emen ikustia;

 Gau eta egun lana egiten

 Asko bildurtzen eztia,

 Zeruetara jaso nairikan

 Gure anima tristia.

 

 San Inazioren seme zintzoak

 Egin dute alegiņa,

 Gure artetik kendu nairikan

 Oitura gaiztoen griņa;

 Su leize artan izan ez dedin

 Betikotasun samiņa,

 Oien paltarik ez det arkitzen

 Geu salatuko bagiņa.

 

 Egi ederrak ezan dituzte

 Ongi goguan artzeko,

 Ludi onetan nola gabiltzan

 Barrena aztertutzeko;

 Lengo oitura gaizto guztiak

 Gure artetik kentzeko,

 Oben larri bat naikoa dala

 Beti betiko galtzeko.

 

 Lenbizi umiak jaun artu zuten

 Neskatxak berriz, bigarren,

 Andre ezkonduak berriz urrena

 Gizonezkoak laugarren;

 Eleiz guzia bete betia

 Banakatuta izan arren,

 Esaguturik zoriontasuna

 Zein bidetatik datorren.

 

 Jendea pozez urbildua da

 Jaun aundi ori artzera,

 Zeruko mana goxoarekin

 Alaitasunez jartzera;

 Guzti guztira izango ziran

 Bost millatikan aurrera,

 Jausi gaberik egon gindezke

 Orla indartzen bagera.

 

 Ezkerrak, apaiz da erriko jaun,

 Meresi duten bezela,

 Mixio ori dudarik ez da

 Orren gogokua zala,

 Artu ditugun asmo santuak

 Ongi indartu gaitzala

 Azkoitarrak oroimen ori

 Berekin gorde dezala.

 


inprimatu