inprimatu
Jose Egino ta Treku Gotzai agurgarriari
Izenburua:
Jose Egino ta Treku Gotzai agurgarriari
Sinadura:
Aitzondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitzondo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
407.zk.
Orrialdea:
2

Jose Egino ta Treku Gotzai agurgarriari

 

Aitzondo

 

 Gotzai berria zaigu

 Gugana etorri,

 Zorionak erriko

 Seme prestuari!

 Apaltzen dana oi da

 Goienian jarri,

 Argatik degu oraiņ

 Guztion pozgarri.

 

 Jendia saiatu da

 Leial eta ongi,

 Gitxi geldituko zan

 Makal edo nagi.

 Bazter guziak zeuden

 Txukun eta garbi,

 Zekula ez det ikusi

 Orrenbeste argi.

 

 Illaren lenbizian

 Onutz etorria,

 Illunabarra eta

 Gauz ikusgarria.

 Pozez txalotu degu

 Gotzai maitalia,

 Ongi onezpendu du

 Azkoitiko erria.

 

 Erria bai zegoen

 Bere apainduriz,

 Arku eta etxiak

 Lore txuri gorriz,

 Eleiza bai zegoen

 Ederrena berriz:

 Esan zeiken geundela

 Denok egun argiz.

 

 Gizon bat ere etzan

 Egon oso lasa

 Ongi moldatu arte

 Bere abes-batza

 Baņa egun orretan

 Bazan txalo otza

 Ongi saiatua da

 Otaņo apaiza.

 

 Gizon aundizki asko

 Ziran inguratu,

 Gutziak nai genduen

 Jaun ori goratu.

 Emengo edertasunaz

 Ziran ikaratu

 Gotzai orren otoitzak

 Ordainduko gaitu.

 

 Jendia saiatu da

 Artutako lanez,

 Biotz aundiarekin

 Egunez ta gabez.

 Guzia izandu da

 Jaunaren omenez

 Gotzaiak bete gaitu

 Bere onespenez.

 

 Kargu andikua da

 Gotzaiaren lana,

 Eskubide osoaz

 Eleizak emana.

 Egin daiogun bada

 Agur gozo bana

 Gora Egino ta Treku

 Gotzai euskalduna.

 


inprimatu