inprimatu
Nor da?
Izenburua:
Nor da?
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
68

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


šNor da?

 

Jauregi, Koldobika

 

 šNor da, arren, esan, ene baratzai zintzoa?

 nire baratzan sartzen dan lapur gaiztoa?

 šNor da, ba, lapur,gaiztoa?

 

 Nork ausi dizkit bertako zugaitz-adarrak?

 ta-ostu ditu elduta zeuden sagarrak,

 elduta zeuden sagarrak?

 

 šNork ostu dizkit baratzan neuzkan erleak?

 šNork zure izerdiz ernazitako loreak,

 lore arantza gabeak?

 

 šNoletan zaunga ez dio zakurrak egin?

 šLapurra nunbait, ba, ote zaio atsegin,

 ba, ote-zaio atsegin?

 

 Baratzai orrek, artu izkilua eskuan

 ta sartzen ba-da ekin lapurrai buruan

 ekin lapurrai buruan.

 

 ­Bere odolaz bustita jaio deiztela

 lore txuri ta gorriak igaz bezela,

 loreak igaz bezela!

 

 Ta Josu'k, biotz-baratzai onak, orduan

 erantzún zidan maiteki nire baruan,

 erantzun zidan barruan.

 

 Esnatu adi noizpait amesle gaxoa.

 Ez beste ińortxo i aiz-ta lapur gaiztoa.

 ­I aiz-ta lapur gaiztoa!.

 


inprimatu