inprimatu
Nere olerkiak
Izenburua:
Nere olerkiak
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
134.zk.
Orrialdea:
20

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere olerkiak

 

Jauregi, Luis

 

 «Tristeak dira zure bertsoak benetan.

 Gaztea zeralarik, ¨tristuraz noletan?».

 Aizkide, ez dira itunak nere olerkiak:

 alaiak dira baña tristuraz josiak.

 Egizko bizitzaren pakezko dirdira,

 nere bertsoak ori besterik ez dira,

 Egizko bizitz ori alaia da ziñez,

 alaia, baña nun-nai josia samiñez.

 Bizitza bide bat da, Zeruko bidea,

 argatikan da alaia bizitza, aizkidea.

 Itxaropen-euzkiak argitzen gaituta,

 bidean goaz pozez biotzak urtuta.

 Gurutza daramagu sorbalda-gañean,

 baña zorion-lorak ba daude bidean.

 Zerua jartzen dute askok emen beran

 atsegiñ-printz oietan, abereen eran,

 ta «nun beren gogoak, an beren zankoak»,

 ez dira aientzat nere olerki gaxoak.

 Aizkide, ez dira ilunak nere olerkiak,

 alaiak dira baña, tristuraz josiak.

 


inprimatu