Loreti
Jauregi, Luis
Lokatz zikiñez josirik zegon bidetik
zikindu gabe nai zun igaro Loreti'k.
Lokatz-gañean an-or arriak ba dira,
«noan poliki lokatz ta arriai begira»
esan, ta arturik bere eskuetan makilla,
abiatu zan zoriontasunan bila
Amets gezurra... Zeru bidea, ai! utzita
noruntz dijoa zerutar uso polita...!
Egak izan-ta ¨zergatik egan ez egin?
Lokatz Lide au ¨noletan zaio atsegin?
Ator gugana...! entzuten nun bide-ertzetik.
Ator...! zioten-bideko lokatz-tartetik.
Erantzun gabe, alde egin nuan mendira,
ta antxe egon nintzan pozez Zerurontz begira.
An ere laister jakin genduan berria:
«Etxean dago Loreti loiez josia.»
Ara menditik orduan nere biotzak
zuzendu zizkan itz ezti baña zorrotzak:
Agur, ene ilobatxo
Loreti maite;
ziñez zoriontsua
beti izan zaite.
Zorionik -diozu-
emen ez dago:
ez unan, ai! esaten
ori lenago.
Zorionik ez zegon
lokatz-bidean.
¨Ba-dakin nun zegonan?
An, gurutzean.
Jaunak agertu zigun
egi, bide orretan.
ez munduak uste dun
atsegiñetan.
Ire burua ukatu
ta gurutza artu.
Jesus'ekin piztu ta
Zeruan sartu.
¨Zoriontsu izan nai den...?
Orra bidea:
beste biderik ez den,
ene maitea.
Egizko Zoriona
an, Goiko ura...
Ene ilobatxu ona;
ene Loreti,
gaurtik Zerura
begira beti.