inprimatu
Amonatxoa... Eskean
Izenburua:
Amonatxoa... Eskean
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
1-2.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amonatxoa eskean

 

Jauregi-Etxenagusia, L.

 

 I

 

 Erriko elizaren ate-ondoan

 amonatxo bat dago egun osoan.

 Buruan zapi beltza ta ille zuria,

 Begitan... itzalita bizitz-argia.

 Esku dardaritsuaz beti eskean,

 baņa otoitz beti bere ezpaiņetan;

 otoitz ta irribarra bere ezpaiņetan,

 Jainko-maitetasuna biotz-zaņetan.

 Berak esanda dakit bere bizia:

 bizitza illuna, odei beltzez josia.

 Zazpi semedun ama errukaltsua...

 berrogei urte eskean, ta ogei itsua.

 Alaz ere otoitza bere ezpaiņetan.

 Jainko-maitetasuna biotz-zaņetan.

 Senarra gaiztoa ta seme mozkorrak:

 biotzean negarra, etxean zorrak.

 Geroztik ezin aztu amonatxoa

 geroztik ezin uka limosnatxoa,

 geroztik dakit zenbat gure Jainkoak,

 maite ditun eskale onen gogoak,

 geroztik dakit nola beazun-pean

 eztia arkitu neiken nai dedanean.

 

 II

 

 Erritik urrun ixil-ixillik

 Kanposantua...

 antxe aztuta, txoko batean

 amona itsua...

 Zurezko gurutz txiki bat baņo

 gaixoak ez du:

 ara negarrez oraindik iņor

 etzaio eldu.

 Ai...! Eguzkia mendi-tartetik

 sartu danean

 ikusi oi-da noizbait auzpezka

 obi-gaņean

 gizonezko bat, Zerurontz beira

 otoitz-luzean...

 


inprimatu