Aingerutxoak
Jauregi, Luis
-Esan, amatxo: ¨zer da aingerua?
¨Nun daude aingerutxoak?
galdatzen dio alargunari
besotan daukan aurtxoak.
Malko gozoaz estali dira
amaren begi urdiñak,
bere biotzan esnatu dira
oroipen maite-samiñak.
Besarkatzen du bere aurtxoa
estu-estu biotzean,
t'erantzun dio musu bero bat
luzaro eman-ostean:
-¨Aingerutxoa zer dan, diozu...?
enetxo, ori galdera...!
Aingerutxoa, ene kutuna,
aingerutxoa... zu zera.
|