inprimatu
Azkoiti'ko gogo jardutzai
Izenburua:
Azkoiti'ko gogo jardutzai
Sinadura:
Aitzondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitzondo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
259.zk.
Orrialdea:
2

Azkoiti'ko gogo jardutzai

 

Aitzondo

 

 Zortzi egunez entzun genduen

 Lapeira jaunaren itza,

 Gizon da mutil ibillia da

 Izugarrizko jendetza;

 Bere esanak gorde ditzagun

 (Bestela alperrik gabiltza)

 Aurrerakoan izan dezagun

 Jaungoikoaren laguntza.

 

 Eror biderik asko badegu

 Geren gogoak galtzeko,

 Jarduntza oiek izaten dira

 Bizitza zerbait ontzeko;

 Izkillu onak utzi dizkigu

 Etsaiak garaitutzeko,

 Oben gaiztoen arantza beltzak

 Barren barrendik kentzeko.

 

 Josu-Lagon au saiatua da

 Gogotsu bere lanean

 Egi ederrak jai dizkigu

 Geren begien aurrean;

 Jesukristo-ren azi mardula

 Zabaldu digu errian

 Labore onak eman ditzala

 Sasoira datorrenian.

 

 Goiz eta artzalde eta gaubian

 Jarririk berre almena

 Saiatu zaigu izan ez dedin

 Gure gogoen galmena;

 Aitortu eta gero Jaunartuz

 Alaitu degu barrena

 Eror bidetik aldendutzia

 Orain izango da onena.

 


inprimatu