inprimatu
Arrizabalaga'tar Karlos, Gotzai jaunari
Izenburua:
Arrizabalaga'tar Karlos, Gotzai jaunari
Sinadura:
Aitzondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aitzondo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
280.zk.
Orrialdea:
2

Arrizabalaga'tar Karlos, Gotzai jaunari

 

Aitzondo

 

 Gotzai Agustindarra

 Erriko semia,

 Andre Mari bezperan

 Onuntz etorria:

 Pozez egin genion

 Arrera aundia;

 Ondorenean "Salve"

 Txit zoragarria.

 

 "Salve" zoragarri au

 Amaitu zanean

 Gotzaiak itz egintzun

 Euskera ederrean,

 Eskerrak emanikan

 Alaitasunean

 Biotz sutsu batekin

 Denon izenean.

 

 Itz ederrakin zuan

 Orduantxe esan

 Andre Maria nola

 Zerura igo zan;

 Oalkuak ematen

 Aspertutzen etzan

 Azkoitia'k oitura

 Onak gorde ditzan.

 

 Andre Mari egunean

 Gotzai orren meza,

 ĄOstez bete beterik

 Azkoiti'ko eleiza

 Zeru bat zirudien,

 Esan al baneza!

 Erriko josulaunak

 Egiņik txonitza.

 

 Gaztetan ikastolan

 Oi ginaden batu,

 Argatik Gotzai ori

 Pozez degu artu.

 Azkoitiar guztiak

 Oso maite ditu,

 Biotz samur batekin

 Onespendu gaitu.

 

 Jaunak gorde dezala

 Luzaro ludian,

 Eleizak emandako

 Kargu ederrean,

 Zoriontzu ta pakez

 Eta indarrean,

 Gutzaz oroiturikan

 Jaunaren aurrean.

 


inprimatu