inprimatu
Jesus Gurutzean josiari
Izenburua:
Jesus Gurutzean josiari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
248-249

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus Gurutzean josiari

 

 

 Jesus gure Jaun maite

 Amoriotsua,

 Damu degu guziok

 Zu ofenditua.

 

 Josirik ikustean

 Gurutze orretan Zu,

 Urrikarriz biotza

 Nork urratuko ez du?

 Baita baleuka ere

 Arritu biurtua. Damu.

 

 Burutik oñetara

 Gorputz eder ori

 Zauri bat egiñikan

 Dezu guzi ori.

 ¡Ay! zori gaiztokoa

 Gure pekatua! Damu.

 

 Oñak esku ta alboa

 Burniz zulaturik,

 Bizkar-aldea azotez

 Dana zatiturik:

 Aranza gogorrakin

 Josirik burua. Damu.

 

 Ainbeste miñ gogorrez

 Eririk zerala,

 Arzai bat ardiaren

 Ondoren bezala,

 Gure billa zabiltza

 Errukiz urtua. Damu.

 

 Jesus zu gure billa

 Ta ¿guk iges zuri?

 Gure bear zerala

 Zu, Jauna, dirudi

 ¡O gizon esker-gabe

 Gaizto zoratua! Damu.

 


inprimatu