Arkakassuak eta atsuak
Izalia
Oraiñ denbora nola
dijuan preskatzen,
Atso guziyak dira
pozkiroz betetzen:
issillak berriketan,
errenak dintzatzen,
zeren, pikadarikan
ez duten sentitzen.
Bañan, oraiñartian
ez dira gelditu
arrapatzen zutena
beatzez biurtu;
gero azkazkal baten
gañian paratu,
eta beste batekin
¡klaska! aplastatu.
iksutekuak dira
uda azkenian,
ego aize epelak
jotzen dubenian;
naiz egon amar gizon
sai aldamenian,
ez dute lotzarikan
gona barrenian.
Beatz bi luzaturik
polliki polliki,
eldu eta aberatsen
dituzte ederki:
emanik milla buelta
azkar bakoitzari
eta ¡klask! eriotza
arkakussuari.
Beste asko oi dira
goizero sayatzen
leyoetan sintzillik
kamissak jarritzen;
eta andikan asko
badira erortzen,
"gaita gallega" dute
segiran kantatzen.
|