inprimatu
Jean-Louis Laka eta Maite Iturburuaren espos-mezan
Izenburua:
Jean-Louis Laka eta Maite Iturburuaren espos-mezan
Sinadura:
Aire, Mixel (Xalbador [II])
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1799.zk.
Orrialdea:
4

Jean-Louis Laka eta Maite Iturburuaren espos mezan

 

Aire, Mixel (Xalbador [II])

 

 1

 

 Baigorrin alai daude eliza, etxeak eta etxolak

 Goxotasun bat hedatzen dute zeru gainak ta lur zolak;

 Entzun ditaizke primaderaren olerkien parabolak

 Zuhaitz lilitsu bati kantatzen baitio errexiñolak.

 

 2

 

 Maite, zu zira lore ederren zabaltzen zauden zuhaitza

 Errexinola Jean Louis dugula ulertzea ez da gaitza;

 fauna, hotarik urrun begira otoi beti zorigaitza

 Igali gozo ta abestiak izan ditzaten emaitza.

 

 3

 

 Liliak dira amodioa, abesti eztiak lana

 Horiek dute ekartzen abat zoriona gure gana;

 Jaun zerukoa, zu ez zezazket otoitz kartsuz baizik mana

 Espos hauieri hortarik eman dezeiezu parte bana.

 

 4

 

 Esker emanez zorionari, bihurtuz zorigaitzari

 Erne egonez atea hets ez dezan zeruko giltzari

 Elgar maitatuz, leial egonez eman duzuen hitzari

 Izan zaitezte Jainkoaren ta herriaren zerbitzari.

 

 6

 

 Eliza huntan ona baitugu gaur otoitzeko moldea

 Mulixoak egin otoitza omen zaio Jaunari hobea

 Jauna, sustatu ezkont berrien esperantza ta fedea

 Neken beldurrez ez dezaten hauts sekulan zure legea.


inprimatu