inprimatu
Gurasoak eta euskera
Izenburua:
Gurasoak eta euskera
Sinadura:
Iturralde, Segundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Segundo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
25-26

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gurasoak eta euskera

 

Iturralde, S.

 

 Bein da berriz Karmel'en

 nua bertsotan astera,

 ta bide batez guraso

 batzueri adieraztera,

 ez pentza gero nuanik

 erderaz galeraztera,

 etxian nai ezta kanpora

 bertan bialdu ikastera?

 

 Gure arteko gaitz zatar

 au esateko asmotan,

 zori txarrez gertatzen da ta

 gure etxe askotan,

 erderaz egin da askoz

 jakintsuago diralakotan,

 guraso maiteak, noiz arte

 egon biagu lotan?

 

 Askotxok esaten dute

 ikastolan ditut umetxuak,

 an erakutsi dezatela

 andereņo ta maixuak,

 norberetzat nai ez ta

 orrelako lan pixuak,

 gro atzerritarrak dirudite

 gure aurtxo gaixuak.

 

 Ikastolak onak dira ta

 ez naiz orren aurka,

 oso bearrezkoak dirala

 iņortxok ezin uka,

 Euskal erriak oien premia

 leku danian dauka,

 baņa ara ordurako nai dunak

 nun erakutsi badauka.

 

 Euskera artzen ez badegu

 arretaz edo benetan

 alperrik da denbora joanda

 gero egotia penetan,

 euskerik ez degu nai ta

 orrek nauka kezketan

 au ez da iņon gertatzen

 Euskal errian bestetan.

 

 Alde danetik ostopo asko

 euskerak ez du atsegiņ,

 bera lurperatu nairik

 ez dakigu zar egiņ,

 etxian ez itzegitiakin

 danok degu utsegin,

 Euskal izenak ipiņi ta

 gero erderaz itz egin.

 

 Euskera dala ta munduan

 jakintsu askok itz egin du,

 izkuntz zar au jasotzen

 bear dala alegindu,

 baņo, gu, bera zapaltzen

 asko gera nabarmendu

 ez genduke ori egingo

 buru pixkat bagendu.

 

 Umeak bataiatzen ditugu

 euskel izan ederrez,

 izen politen jabe dira

 baņa euskerarik baterez,

 zenbat gazte dabil orrela

 euren gurasoen okerrez?

 geuk ikusiko ez bagendu

 sinisten ez da errez.

 

 Euzkaldunak nere ustez

 biotzez bear du izen,

 bestela zertarako ipini

 ainbeste euskal izen,

 Euskal errian jaio giņan da

 Euskotarrak izan gaitezen,

 ondorengoak gu baņo're

 jatorragoak sortu ditezen.

 

 Onekin bukaera ematen

 diot asitako lanai,

 agur bero bana bialduaz

 nere arreba ta anai,

 ta agindu biotzkor bat

 nola aitai ala amai,

 euskeraz erakusteko euren

 seme alaba danai.

 

 Enbeitatar Kepa zanak

 Bizkaiko urretxindorrak,

 asitako lanak daramazki

 bere seme bizkorrak,

 ez du bildurtzen ekaizteak

 ez eta ere zigorrak,

 naiz ori betetzeko artu

 oso bide gogorrak,

 erriagatik pozik egingo du

 gure Balentiņ jatorrak.

 


inprimatu