Euskalerriak zapalkuntza doblea dauka
Xalbador, Mixel
"Behin ez dela aski, bitan nai
gaituzte askok errautsi;
oraikotz nola ez deraukute
gauza hori erakutsi?
Bainan halere, gu euskaldunok
ez dezagun inoiz etsi;
bitan zapaltzen bagaituzte re,
guk beti gureai eutsi.
Euskadi, ondo ikusten duzu
zapaltzen zaituztela bitan,
eta ez dute atzerritarrek
konfientziarik zutan.
Guk ez dauzkagu behar gintuzken
indar guziak eskutan,
baina ordea euskaldun odol
bero garbia bai sutan".