inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Aire, Mixel (Xalbador [II])
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Mixel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1797.zk.
Orrialdea:
1

[Bertsotan]

 

Aire, Mixel (Xalbador [II])

 

 1

 

 Zer gai dorpea etorria den

 nunbaitik nere aldera

 Esperantzarik ez izanez dut

 bihotza arras minbera

 Bertze batzu're izan ditazke

 naski nere arabera

 Maitasunaren bidetik noa

 ni behar ez den legera

 Zuk ni ez ba nauzu maite ere

 utz nezazu maitatzera

 

 2

 

 Zertako sartu ote naiz hola

 maitasunaren saretan

 Satan ote zen ihiztaria

 ta hark bildu ni saretan

 O Jainko huna, ezar nezazu

 berriz zuk bide hobetan

 Fedea badut malte ditudan

 behar diren guzietan

 Norbaiten gatik ez du bertze bat

 ezarri nahi penetan.

 

 3

 

 Eguna etzaut argiegia

 eta gaua zaut iluna

 Ai, nola ote zabiltza nitan

 zu, oraintxe, maitasuna

 Ez bada untsa gordetzen, urrun

 doa zure oihartzuna

 Eta nik orai Norbaiti egin

 Otoitza balitz entzuna

 Behar ez den bat maitatu sari

 ez dut izan nai lizuna.


inprimatu