inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Aire, Mixel - Arrossagaray
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Mixel
Arrossagaray

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1402.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Aire, Mixel-Arrossagaray

 

 Arrossagarai:

 

 Etxe maitea, zutaz kanpoan, hauxe daUlat erraiteko

 Arbasok guri utzi zaituzte ondotikan segitzeko

 Bainan hirirat joan nahi dut diruz doi bat berritzeko

 Zutan ikusten dutan ziloa geroxago estaitzeko.

 

 Mixel Xalbador:

 

 Kontseilu baten emaitera ni noa gaztearen gana

 Gaur arrangura dute ainitzek nun izanen duten lana

 Urrunago den zorion baten itxurak zu ez engana

 Euskal-Herriko gure etxetan da zinezko zoriona.

 

 Arrossagarai:

 

 Ene barnean erran behar dut orai zer dutan senditzen

 Mogimendu bat egin ez nezan bihotza zauta higitzen

 laborariak hasi`gaitezen gure gauzetaz argitzen

 Honela hasi gaiten oraino zorion horren haunditzen.

 

 Mixel Xalbador:

 

 Gu beti gaudez jabe burason ganik ukan diren xeden

 Ikusiz heiek nola borrokan ari diren mende laurden

 Zenbaitetan gu, hortako ustez, zoriona hirian den

 Ez egon eta: heien laguntzen sort-etxetan beti gauden.

 

 Mixel Xalbador: Zertako duzu artzaintza haueatu?

 

 Eskolan ere, ez bainezaken berdin soberarik ikas

 Ttiki-ttikitik ardi taldea gustatzen zitzaitan arras

 Heien ondotik nik gogotikan egiten hainbertze urrats

 Aita zenak, erraiten zautan, artzaintzan hadi bada has.

 

 Nihaurek ere ezagututa ardia nik nuen maite

 Geroztik hunat ez niz goxoki ni heietarik aparte

 Menturaz bertze zerbait eginez enetako ez zen kalte

 Bainan artzaintzan segituko dut gaur ta bizi naizen arte.

 

 Zuk kontseilatu baitzinerautan artzaintzan hastea, aita

 Ene ustean ene lan hori gizon xumeena baita

 Ardiak bezen ontsa orai zer nezake bertzerik maita

 Ta hoien zaintzen lagun zaidazu, aita, hortik hartu arta!


inprimatu