inprimatu
Kantabria
Izenburua:
Kantabria
Sinadura:
Iribarren, J.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iribarren, J.M

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
102-107

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kantabria

 

Iribarren, J.M.

 

 Etorri zen denbora zeinetan Erroma

 Yarri baitzen iduri munduko arima;

 Bere legei guziak zituen plegatu;

 Niongo erregerik nausi ezagutu.

 

 Iguzki ilkizetik iguzki sartzera,

 Neguko ormetarik, egoko berora,

 Bere soldado artzez edatu beldurra,

 Ichil aski ezarri geien bularra.

 

 Miliunka soldadu zutenek kondatzen,

 Ekin azteko neke aspaldion artzen,

 Naiago bakea pagatu dirutan,

 Ezen ez geiago izartu gerletan.

 

 Soldado Erromano gerlarat emana.

 Sei, zazpi eun urtez artarat egina,

 Ikusi zen non nai ichurtzen odola;

 Ark gorritu gabea lur guchi achala.

 

 Andienean yarri Augusten denboran;

 Urrundik ooratzen erregek ikaran;

 Ez iduri bezela nioren zainetan

 Odol ichur nairik aren guduetan.

 

 Kantabria alchatu, ez nai nausirik;

 Munduaren ikaran ilki echetarik;

 Traba guziak autsi, zorroztu ezpatak,

 Eortzeko uztarri etzuena aitak.

 

 Asi zen gerla eta, ez gerla chumea,

 Betikoa agertu eskaldun semea;

 Bortz urte iraun zuen odol ichurtzeak,

 Erritarez bertzentzat, kirats arantzeak.

 

 Auguste bera eman armaden buruan,

 Naiz manatzaile on zuen inguruan;

 Gasturik andienak egin ilkitzeko,

 Kantabria baitzaukan etsai anditako.

 

 Yakina an etzela nior izan nausi,

 Etzela ango aurra uztartzen ikusi,

 Eder bear zitzayon leen izatea,

 Egiten Erromari etazko gortea.

 

 Etzen ez, segura da, ilki Erromatik,

 Ibiltzeko populo char baten ondotik;

 Alako gizon batek bilatu trionfa,

 Etziteken niongo miaren trufa.

 

 Iru armada zuen sartu Kantabrian;

 Guziak arras fida gidari nausian;

 Agripa itsasotik, bi bertze lurretik,

 Bitoria zaukaten leen egunetik.

 

 Bortz urteren buruan Augusten armadak

 Etzituen aditzen uste alboadak;

 Etzuen borcha aal Mendurin yarria,

 Anbat arrabotsekin, bilatu etsaya.

 

 Augusteren izena gorputz batek galdu,

 Erstura zenbeitetan ez baitzen ichildu;

 Munduri inguruan enperadoreak

 Uzten bere ezurrak, errotuz yendeak.

 

 Artu zuen bidea, bere errabian,

 Guziak erretzeko inguru andian;

 Nior izan grazia galdetu zuenik;

 Ezin bertae igurik Eskaldunaganik.

 

 Erori zena bizi etsayen eskurat

 Kantatuz Iberia, igan gurutzerat;

 Gurutzean erio, bertzen aalkea,

 Kantabriako'aurren leen oorea.

 

 Zerbeit asmo iduri yadanik zutela,

 Artan zerbeit trionfa gertaturen zela,

 Ortaz zituzten armak beti-seinalatzen;

 Egia orren bai Tertulien deitzen.

 

 Igan zen Erromarat enperadorea,

 Odolez gorritua bere azotea;

 Etzuen naikatu trionfa sartzean,

 Sobra min baitzakarken bere biotzean.

 

 Etzen oore andi populu chautze,

 Alchatzea menditan milaka gurutze;

 Etzuen utzi bizi, lege yasateko;

 Aur bat yende baizik ona azitako.

 

 Mundu guzia bere zuen erresuma,

 Betiko gerlatetan azkartu Erroma,

 Bear Eskaldunari buru emateko,

 Ura zuen aurkitu azken pokaduko.

 

 Geroztik deskansuan bakea kantatu;

 Gerla luzen temploa lorian zerratu;

 Ormetako indarrak galdu Kantabriak,

 Urutik agertzean Yesusen graziak!

 

 Leoinduren da berritz, sarri ikustean

 Moro goibel naia aren sinistean;

 Niork uzkur ikusi bear orduetan;

 Beti bera agertu tenore anditan.

 

 Asko balentria du egin leenago,

 Oroitzapen bearrak guziez gorago;

 Geroaz ez oroitu leen Eskalduna,

 Bertute ederrenez doatua zena!

 

 Aren etsayen dute ez bein aitortu,

 Paregabeko zela mendetan agertu;

 Ura ekin begitan gerlari leoina,

 Nioren eztarririk yasan etzuena.

 

 Ezipion eta Lara ikusteko ziren,

 Noiz ere elkarganat urbildu baitziren,

 Gudu andi batean, armak eskuetan,

 Agurrik saminenak bere miietan..

 

 Leena, ezin uka, zen Erromanoa;

 Seinaletzat zakarken ekin arranoa;

 Etorkia bertzeak zuen kantabrian;

 Aren omena andi gerlako gaudian.

 

 Leen, leen biotza, su ez neurtuz;

 Gorputzeko indarra yauntzia zain autuz;

 Ezagutua denez mendi guzietan;

 Izen kasik bakarra bizia mendetan.

 

 Izan diteken bezin gizon zaluena;

 Burua zuen gora, nola Erkulena;

 Burdina kraska zuken besoko indarrez;

 Asko etsayek zuten yakin oren zarrez.

 

 Armarik gabe ere ikustea Lara,

 Kontra ziren gizonen ez guchi lazdura;

 Ilkitzen gudutarat kopeta ageri,

 Oro andi batekin ozpina iduri.

 

 Burrunban zarabilkan maizenik aizkora;

 Geroztik ingurutan yabetzen ikara.

 Aldean bazitzayon lagunik erortzen,

 Lerro uts guzietan bakarrik agertzen.

 

 Balio berak eun, ura den tokian

 Etsaya arritua, ortzak errabian;

 Erioak iduri boterez galdua;

 Bere baņa baituke gizon izitua.

 

 Ez du nionen eskas seinale aldean,

 Erori bada ere norbeit odolean;

 Beso luzeak lagun usten betetzeko;

 Kolpeak ez trabekin buru leertzeko.

 

 Aitzin guzia zauri, kopetan odola,

 Ortako geiago urgulutan dela,

 Bere arena seguraz bortz ditu eortzen;

 Ats artzeko grazia niori egiten.

 

 Ezker ala eskuin den, ari doakona,

 Izanik ere doblez besotako zaina,

 Arrunpeka ibiliz aizkora airetan,

 Urbiltzen diren oro ematen fuinetan.

 

 Gibeletik zenean nior gordez eldu,

 Asmuak zuen luze alare lagundu;

 Yakiten nola arat iarrus beroa,

 Eortzeko trebesaz traidore yokoa.

 

 Una oren andia; biribil sabelak,

 Ostez gainerat joan, otoiztuz konsulak,

 Soldadu armatuak, alde orotatik;

 Ezipionek yotzeko zenbait artetarik.

 

 Indar guzia zion eman kolpeari,

 Adios erran zuken Larak biziari;

 Bainan orduan ere, edatu aizkora;

 Altzairua lerratu aoa berra.

 

 Oyu lazgarri batez bazterra beterik,

 Oroz gora burua igi zuelarik,

 Arrapotan aoa, zain denak ageri,

 Yazarri nai dio bere etsayari.

 

 Botatzen dio kolpe pisu eta latza;

 Arrabotsak airean aize ona datza;

 Erromanoak kobrez burua beartik;

 Bertzenaz etzukeyen luze bizitzerik.

 

 Oren etsaya! Larak, noizeta ere baitu

 Alcha duen besoa, nai beititu,

 Ezipionen ezpatak dio eramaten,

 Bere aizkorarekin il otza erazten.

 

 Armada gerizea bakarrik iduri,

 Ordutik lagun oro eman iesari,

 Mendeak iraganen; Lara eskalduna,

 Izanen beti ere aipaturen dena.

 


inprimatu