Bidarrai
Iratchet, Jean Pierre
1
Hire pertsu ederren luzaz kantatzea
Jainkoak dakigula, herritar maitea
Dohain dukanaz geroz duk baliatzea
Bekatu haundi lukek hortan gelditzea.
2
Kuchienbordan gaindi, Utcherrekan barna
Bethi norbeit izan duk pertsulari ona
Orai hire gain, puttil, hi baihiz gaztena
Otchaldek utzi zaukun kantari omena.
3
Errepika tchar frango sartzen duk Bidarrin
Pariseko chitoen moda berriekin
Errechignolak ez dik kukuruku egin
Hik eskuaraz kanta zak hire lagunekin.
4
Pertsu berri emaiten ar hadi gogotik
Bainan kantu zaharrak ontsa ikasirik
Oro entzun ditzala Otchaldek zerutik
Eta harekin dobla Laurent Mentaberrik.
5
Kanta zak Ezpadako errege-bidea
Kanta zak gizonaren abilagotzea
Bainan kanta zak ere Jaunari berea
Hura dela denetan bethiko jabea.
6
Kasu ez othe diren bethi ederrenak
Izar eta iguzki, gau eta egunak
Kanta zak beraz ere nork diren eginak
Gizona sortu gabe egin ziren lanak.
7
Gizonak bazabilak entsegu ederrik
Urusago beharrez ez baitu bakerik
Urusago othe da abilduz geroztik
Nik ez diat egiten hortaz espanturik.
8
Erregebide batek on eta gaitz badik
Ez dezakala ikas hezurrak hautsirik
Debruaren sugea iduriago dik
Begiratzen ez badu Jainkoak zerutik.
9
Engoitik hasia hiz zerbeiti ohartzen
Urtcho pollit batzuen ondotik ibiltzen
Erregebideari bazauzkik airatzen
Lumarik ederrena kasu gal dezaten.
10
Kanta zak berriz ere, herritar gaztea
Bainan kanta zak bethi Jaunaren legea
Hobe dela bidechkaz zerurat heltzea
Ez eta bide-berriz ifernuratzea.