inprimatu
Luchi
Izenburua:
Luchi
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
319

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Luchi

 

Iraola, V.

 

 ¿Zeiñ zerade belcharan

 ume imajiña,

 aingeruchoak beziñ

 ondo itzegiña?

 Chit zera kariñosa,

 guztiz zera fiña.

 ¿Nork du zuk bezelako

 graziyan oriña,

 bost ille kiskurrekiñ

 aiñ ondo egiña?

 ¡Zeñek ortz errenkara

 churi ta berdiña,

 zeñek pauso polita,

 zeñek aiñ ariña...

 ¡ai belcharan panposa

 neria baziña!

 Askok dizu pochola

 sufritu eziña,

 sentitzen dutelako

 inbiriyen miña,

 batez ere badute

 noski beren diña.

 ¡Zer da konparatzeko

 zurekiñ jazmiña,

 zer da lila, kamelia

 edo krabeliña?

 Zu zerade mirabe

 danen erregiña.

 Baña ¿zeiñ zerade zu

 ume atsegiña...

 -¿Ez aldaki zeiñ naizen?

 ¡Luchi ikazkiña!

 


inprimatu