inprimatu
Kupituba!
Izenburua:
Kupituba!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
143

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Kupituba!

 

Iraola, Victoriano

 

 ¡Bat eztaneko beti

 mundu tristiontan,

 esanaz senarrari

 kasikan malkotan,

 kontatzen ari zayo

 kupiraz Mariya,

 bezperan gertatu dan

 zorigaitz aundiya.

 Juakiñ, zuk ezdakizu

 atzo arratsian,

 or gau-erdi aldian

 gaztelu atzian,

 zer doakabe triste

 gogorra pasa dan!

 -¡Zer da, bada, Mariya!

 ¡zer da! chic pacharan,

 Juakiñek galdetutzen

 diyo oso lasai.

 -¿Zer dan? ¡zer izango da!

 ontzi aundi bat ¡ai!

 galdu da, nik ez dakit

 onla edo ala,

 baña seguro nago

 chirchillatu dala.

 -¡Non!

 -¿Non? Bejondaizula

 ¡au gizon eltzia!

 ¿non diabru nai dezu

 ontziya galtzia?

 Itsasuan, gizona,

 anchen galduba da.

 -¡Ezta galdu orduban,

 itsasuan bada!

 


inprimatu