Karidadea
Iraola, Victoriano
Beartsuari lagundutzeko
edo naiz festagatikan,
Donostiya da diferencia
beste guztiyengandikan;
Karidadea egiņ nai bada
eztegu uste danikan,
emen diraden biyotz aundiyak
baņa aundiyagorikan.
Au da erri bat ongillea ta
gaņera festazalea,
muestrak frankotan sobra emana,
dala berdiņik gabea;
jostatsua da eta sentira
eder aundiyen jabea,
zerbaitengatik famatzen dute
Donostiyako jendea.
Gure pentsamentubak
dira gau ta egun,
urrikariya nola
lagunduko degun;
ortara irten gera
onenbeste lagun
malko bat berenikan
leortzen diyogun.
|