inprimatu
Izenak
Izenburua:
Izenak
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
479-480

Izenak

 

Iraola, Victoriano

 

 Ez dira beko izenak,

 adierantzan zuzenak.

 

 Andre Klara da illun motela

 baña izketan asten danean,

 nastutzen ditu, aiñ da totela,

 gauza guziyak Jesus batean.

 Eletzat jartzen ditu erreak;

 eziñ esandu garbi itzikan;

 berak atzeak, berak aurreak,

 ez da orlako ingelesikin.

 

 Beste Angustias egoten dana

 algaraz ero baten moduban,

 eta naiz izan zerbait baldana

 dantzatutzen da iru orduban;

 arkitzen ditu bere fortunaz

 sendatutzeko antsi tristeak,

 gau illunean eta egunaz,

 gusto gustoko mikeleteak.

 

 Magdalena da, ¡pena batekin!

 Iñoiz kupitu izan eztana.

 Soledad ere lagunarekin

 bakardadean egoten dana:

 lagunak nonbait egiñikan on

 eta gaisuak nairikan ala,

 ez da beñere bakarrik egon,

 -uste det zerbait esan detala.-

 

 Urtuko luke onen chingarrak

 bere izena Niebes dalare,

 ez bakarrikan egur igarrak,

 burniya eta brontzia ere.

 Ez da beste bat zabaldutzeko

 berotasuna nundik naidikan,

 eta mutillak masiatzeko

 ez da orlako sasi beirikan.

 

 Arkitu nuen nik beiñ Bentura

 zeña daukadan beti gogoan:

 arkitu ere banuen ura;

 neretzat ongi zorigaiztoan.

 Eta Leona Bentura baña

 milla bidertan obiagoa.

 Leonachoa zan alajaña,

 ardiya baña umillagoa.

 

 Blanka deitzen da seguru dakit,

 eta ez diyot arriturikan.

 Blanka izenez deituagatik

 ez da ilinchik orlakorikan.

 Andre Benigna; au da lau aldiz

 alargundua ¡zer andre ona!

 akabatzeko ongiro aundiz,

 bostgarren artzen duen gizona.

 

 Eta Modesta, ¡a zer Modesta!

 kaiburutikan bertan jayua;

 erriyetatzen beste bat ezta

 orlakorikan, ¡chit da yayua!

 Gogorrak dira kai aurretarrak

 eta ez chanchaz jarri aurrean,

 obek badira soldatu zarrak

 jo ta aguro dira lurrean.

 

 Kandida chit da mirabe fiña;

 bakar bakarrik bere esanak

 engañatzeko dirade diña,

 zurriyolako langille denak.

 Rosario berriz, kale denetan

 beti or dabill bera ta gora,

 orobat dantzan, nola festetan,

 joan bearrean errosayora.

 

 Inozenzia da bukatutzeko

 lenaz nastutu diran izenak,

 bera da diña engañatzeko

 Donostiyako mutill zar denak.

 .............................

 Berrizkotikao era danean,

 izen berriyak biltzen baditut,

 umore ona daukatanean

 oraiñ bezela esango ditut.

 


inprimatu