Itanasia
Iraola, V.
Ni naiz aundi zakarra;
ni naiz chiki fiņa,
guztiz polita eta
zarra ta zikiņa;
alakose gogorra,
entero biguņa,
belcha, churiya eta
gaņera urdiņa;
pisu aundirik gabe
bastante ariņa.
Norbaitek beretzako
banaiz eragiņa,
eta bere neurriyan
ez etorri diņa,
lajata joango dala
kasik da jakiņa
naiz izan seda beziņ
ederkiegiņa.
Ez da nitzaz biartzen
asko ikazkiņa,
batez ere geiago
beti arakiņa,
baņa kasik orduro
berriz osakiņa.
Zenbaitek badirate
sufritu eziņa,
eta baldiņ ikusten
banaute berdiņa
beren dibertsiyua
eta atsegiņa,
zapaldu ta uztia
dena desberdiņa
jendien farragarri
ziarka etziņa.
|