inprimatu
Itanasia
Izenburua:
Itanasia
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
124
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
124

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itanasia

 

I[raola], V.

 

 Azpaldi batian,

 Echeko atian,

 Beti gogoan det,

 Agure zar batek,

 Misteriyo aundiz,

 Bost edo sei aldiz,

 Zer kontatu ziran,

 Esanaz segiran

 Emango zirala

 Bere-beriala,

 Chorro bat, konfitez

 Betia diana,

 Asmatzen baniyon

 Kontatzen zirana;

 Eta beste gabe

 Loro baten gisan,

 Aguria onla

 Kontatzen asi zan:

 -"Apartetik jarri

 "Ezkeroz begira,

 "Ondo ikusten da

 "Orla, urrutira;

 "Bertara ezkero,

 "Progatuba dago

 "Ikusitzen dala

 "Askoz guchiyago:

 "Jarri ezkeroztik

 "Beraren onduan

 "Ipichikan ez da

 "Ikusten onduan."

 Au da aguriak

 Neri kontatuba,

 Eta nik kostata

 Nekez asmatuba.

 Iņor bada zer dan

 Jakiņ nai duanik

 Sayatuta soma

 Lezake nola nik.

 


inprimatu