inprimatu
Iñauteriyak Donostiyan lenago eta oraiñ
Izenburua:
Iñauteriyak Donostiyan lenago eta oraiñ
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
151-155

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iñauteriyak Donostiyan lenago eta oraiñ

 

Iraola, Victoriano

 

 LENAGO

 

 Antziñetik dator

 iñauteriyetan,

 Donostiya zala

 famatuena,

 festak moldatzeko

 egun pozkiyetan,

 zeña zan doaiyaz

 apainduena:

 Alkarri laguntzen

 zar eta gazteak,

 goiko kalekoak

 nola auzoan,

 guztiyak batu ta

 kontentuz beteak

 an gertatutzen zan

 erri osoan.

 

 Egun zoro aiek

 allegatutzeak,

 alaitzen zioten

 erriko danak,

 mutill kaskar eta

 jostallu zaleak,

 nola gizon aundi

 menatuenak.

 Guztizko paketsu,

 atsegindurikan

 jatorrez dutenak

 ainbeste grazi,

 ibiltzen ziraden

 ume egiñikan,

 zeñek f'ar geyena

 eragiñazi.

 

 Ainbeste ziraden

 famak zabalduak,

 bada beste gabe

 jaun bi onera,

 Paristik ziraden

 guztiz zaletuak,

 etorri festa-aiek

 ikusitzera.

 Aundi ta chikiyak

 biurtu zirala,

 -jaun aiek zioten-

 guziyak ero,

 iru egunetan

 sano bat etzala,

 danbolindariya

 kendu ezkero.

 

 Ala egiñikan

 fama aien jabe,

 erabat utzirik

 lantegi dana

 guziyak kontentu

 aserrerik gabe

 au zan Donostiyan

 gertatzen zana.

 Geroztik gazteak,

 lenagotik zarrak

 deitutzen ziraden

 buru ariñak,

 erriko-seme ta

 Josemaritarrak,

 zenzu gabekoak

 ta kaskariñak.

 

 Geieneko era

 iru urte ziran,

 Donosti polita

 zutela sutu,

 negar samiñ aiek

 aztuta segiran,

 chit festa ederrak

 zituzten sortu.

 An estudianteak,

 an arzaigokiak,

 muzorrote-gille

 guztiz duichuak,

 Andaluziako

 ijito nausiak,

 Balenziakoak

 berriz ichuak.

 

 Urrena ezpata-

 dantzari gozoak,

 nola dendarien

 festa berriya,

 zortziko ederrak

 eta gozotsoak.

 alaitzen zutenak

 ongi erriya.

 Zerbait geroago

 baratzagilleak,

 guztizko panposa

 eta arroak,

 chirikortatu ta

 luzean illeak,

 eguzkiya baña

 ederragoak.

 

 Jantzi kolorezko

 ñibirri ñabarrak,

 lore politakiñ

 ongi egiñak,

 lastozko chapelak,

 zinta beltz zabalak

 eta panillazko

 gorontza fiñak.

 Giza-semearen

 chapel egokiyak,

 mirtos chalekoak

 jiran ederki,

 gerriko sedazko

 lazodun gorriyak,

 eziñ zitezkean

 egon obeki.

 

 Zerbait geroago

 Zapatari festan,

 Pazia-gilleak

 Turkiyakoak.

 Langille maisubak,

 zortzikoak ala

 festari Okiñak

 Frantziyakoak.

 Gero andik laister

 berriz langilleak,

 arotz, perratzalle,

 tornularia,

 arropa saltzalle,

 zapatagilleak

 galdarakiña ta

 chorrotzalliak.

 

 Ezta emen festik

 izandu eztanik.

 Iltzeko zezenak

 ta sokakoak,

 erabillitzen

 aztu gabetanik

 kalerikan kale

 azkenekoak.

 Ordukoak dira

 Kriskitin kraskitin,

 Chulo chulito ta-

 Iriyarenak,

 Dancharicho, eta

 gañera Pispilin.

 Donostiyakoak

 dirade denak.

 

 ORAIÑ.

 

 Oraiñ len bezela

 erokerirako,

 erri igualikan

 beste bat ezta,

 irteten dirade

 egun sentirako

 zelebratutzera

 patroyen festa.

 Achero bizartsu

 ongi apainduak,

 tarrapatataka

 atabal dunak,

 kalerikan kale

 errenkaratirik

 juaz guztiz soñu

 eder legunak.

 

 Kandel-egunean

 iñure gazteak,

 egiyetakoak

 diruritela,

 ongi apainduta

 graziyaz beteak,

 pastel saltzallea

 anche dutela.

 Arzaichoen dantza

 ta kantu nasteak,

 nola pazi-gille

 Ungriyakoak

 beren chapel zabal

 ta chima luzeak,

 guziyak guztizko

 ikustekoak.

 

 Goizean goiz aski

 dila abisatzen

 alegeratzeko

 laister eroya,

 ziririkoakin

 ti ta abisatzen

 allegatu dala

 iñauteriya.

 Aguro diraden

 ikusten nastuak

 gazte eta zarrak

 plaza aldera,

 garrochdunak baña

 geiago poztuak,

 goizero iriya

 chuliatzera.

 

 Amaikak aldera

 plazacho batetik,

 irteten dirade

 festalariak,

 pasiaz aurrera

 Ernani kaletik

 bat bezin bestea

 ikusgarriak.

 Zaldizko galayak

 sedaz apainduak,

 estandarte-dun ta

 klarinariak

 buru aundiak

 saltoka nanuak

 far eragiteko

 ala jarriak.

 

 Turkuen gisara,

 Chinuen moduan,

 musikoen jantzi

 diferenteak,

 dantzan ta kantari

 beren inguruan,

 ala zijoazen

 estudianteak.

 Bi goianti luze

 azaldutzen dira

 balira bezela

 andre gizonak,

 oso chokatu ta

 ayeri begira,

 ler far egin zuen

 gura amonak.

 

 Chestuen moduko

 gurdi alegrea,

 ongi jantzitako

 aurrez betea,

 ondoren "Lau erak",

 Ichas erregea.

 Choriyen kabiya

 berriz bestea.

 Elefandi eder

 errege chinoa,

 galaz estaliya

 bere jargoiran,

 jauregi polit bat

 turko errikua,

 eta beste gauza

 asko segiran.

 

 Pasa ziranean

 amerikatarrak,

 Erregiñ eder bat

 aien onduan;

 brontze kolorezko

 indiyo gogorrak,

 zeramazkiyela

 bere kontuan.

 Chalupa bat gero

 bandarachoakin,

 karrozak berriro

 aien urrena,

 ollardia beren

 gañekoarekiñ...

 ¡nik ez dakit nola

 kontatu dena!

 

 Sei abere gazte

 chit galaz jantzita,

 karroza eder bat

 zebilkitela,

 festako errege

 jargoiyan jarrita,

 majestade aundiz

 zaramatela.

 Bertako musikak,

 bertako klariñak,

 banderak, loriak

 koskabilloak,

 guziyak ziraden

 ederki egiñak,

 guziyak ziraden

 famatzekoak.

 

 Iltzeko zezenak

 zaldun galayakiñ,

 onak izan ziran

 zezenen plazan,

 eta geroago

 jantzi politakiñ

 baratzagillien

 festa izan zan.

 Kontatu biardet

 aditu bezala,

 oraindik ez dira

 amabost egun,

 zispiriyaz batek

 esaten zirala,

 ¡zeiñ izan liteke

 ayekiñ lagun!

 

 Gero arratsian

 millaka argiyak,

 bukatzeko festa

 sardiñarena,

 atabal musikak

 eta  kantariyak,

 egite danetan

 famatzendena,

 zulotik irtenaz

 sua eta garra,

 diabrubak jiran

 ariñ dantzari,

 globoan joaten da

 gure sardiñ zarra

 ariyo egiñaz

 jende danari.

 


inprimatu