Alkate baten pentzamentuba
Iraola, V.
Gaiztakeri batzubek
lapur zail batenak,
dira kontatutzia
merezi dutenak;
nola egitan ziran
besterenen jabe,
infernura joateko
beldur asko gabe.
Aien eskubetara
eroritzen zana,
eskobakin bezela
garbituba dana
laja tu joaten ziran
zuloren batera,
legorreko arrantza
anche partitzera.
Erriko alkatiak
ikusirik ura,
eta irudi on bat
sorturik burura,
pentzatu zuben jarri
bearko zirala,
zelatari batzubek
bere beriala.
Zazpi gizon zituen
laizter artaratu,
pentzatzeko lapurrak
nola arrapatu:
esanaz ontarako,
nola edo ala.
lege bat egitia
askoz obezala.
Ez dakit bost minutu
ote ziran denak,
lege berriya sortzen
pasa zituztenak.
Baña nola egiña
zuten a tarako,
obran anche para zan
egiñ ordurako.
Zelatari guztiyak
(au zan asiera)
kasik onirudiak
bear zituztela.
Gañera errezpeto
onaren jabeak,
eta onraeran len
tacharik gabeak."
Baña ez zan arkitu
alako gizonik
bakar bat tratu artan
sartu nai zuanik;
aguro paperetik
zituzten atera
lengoko ekarraya?
eta onraera;
esanaz segiduan
baldiñ iñor bazan,
zebiltzan lapurraren
zelatari izan,
etorrita artuko
zirala pozikan
fama len ala onla
izana gatikan.
Zeñen beste itz gabe,
aiziaren gizan,
gizonez uts-aldia
azkar estali zan;
zarri bukatu ere
lapurreri danak,
lenego minuturo
egiten ziranak.
Sare bat sortu zuten
guztizko moduan
arratoyak bezela
guztiyak zepuan
atzitu zituztena
gabetik goizera,
alakorikan asko
uste ez zutela.
Karzelan etzituzten
bost egun pasatu
pentzatu zuteneko
nola eskapatu,
zalatariyak erne
egona gatikan;
ez bat eta ez beste
aguro andikan,
karzela-zaya eta
gero zentinela
burlaturikan biyak
bi ume bezela,
kanpora irten ziran
atiak ichita,
zalatariyak preso
barrenen utzita.
Serbitzari bat joanik
Alkatia gana
eta zer pasatu zan
kontatuta dana,
azko estutu gabe
kontu artzaz bera
onla erautzu ziyon
guchi gora bera:
-¿Beraz karzelan daude
zelatari denak?...
eta itzuli joanak
lenago zeudenak?
¡Beren gisa uztia
bezterik badegu?
batzuek izan edo
beztiak ¿zer digu?
-¡Eta zelataririk
gabe nola egon?
-¡Ori ezin, pentzatuz
orain ortan negon...
Baña osatuko det
berriro asita,
eskapatu dutenak
ordezko jarrita.
|