Abendua-ren 7ª 1688garren urtean
Iraola, Bitoriano
1
Goizetikan zan itxura txarra
artzen denbora asiya,
eguardirako eztali zuen
beltzez zeruben azpiya
arratsaldian, illundurikan
ordubiyetako iya,
andik aurrera arrats triste bat
bezela zegon erriya.
2
Indar aundiyan asirik gero
itsasoaren mugira,
bagak murallen, altuenetik
saltatzen zuten errira:
ura ikusten zuen tristeak
tximitz dizdiren argira,
ikaratuta gelditzen zan
beste aldera begira.
3
Antigua'tara ta Ernani'ra ,
zeuden pasabide biyak
izandu ziran momentu artan
itsasoak eztaliyak;
egonagatik lenaz barrerak
ezkudatzeko jarriyak,
purrukatuta an ere egin
zituben kalte aundiyak.
4
Labak aldera turmoi soñua
ainbesteraño asi zan,
zeñen erriyan instante artan
etsi gabeko gutxi zan:
tximistak sartzen ziraden plazan
kalian eta elizan,
bertan ziranak Jaungoikoari
laguntza eske zebiltzan.
5
Andikan zarri gaztelura zan
beste tximista bat sartu
ala bearda, suautza zegon
zertagiyan zan suertatu;
zazpi eun da geyago ziran
kintalak bertan zartatu
zeñen erriyak golpez bezela
aguro zuen su artu.
6
Elizan gorde ziranak ere
etzuten diña denbora,
an bertan galdu baña lenago
ateratzeko kanpora;
baña alako tranze estuan
¡nora joango ziran! ¡¡nora!!
uzkeribat zan laguntza billa
abiyatzia iñora.
7
Erri guziya garretan zeguen
¡ura suaren indarra!
Leku denetan oju tristeak
antziya ta deadarra:
gero lurrera amildutzen zan
labe artako sugarra,
zeñak zabaltzen zuen geiago
ikara eta negarra.
8
Momentu artan biyotz danetan
ala sartu zan tristura,
estu zebiltzan, beso zabalka
laguntza eske zerura
Jaungoikoari erregutubaz
bakoitzak bere modura...
Munduban baldin trantzerik bada
¡Jesus! trantzia zan ura.
9
Ura bai zala Donostirako
juiziyoko azken eguna,
zeñek geroztik oroitutziak
senti arazten diguna;
aitak semea ezin salbatu,
ezin lagunak laguna,
galdurik bertan zenbait aberats
eta pobreren fortuna.
10
Gero alako itxuran berriz
ikusirikan erriya,
biyotza penak urratzen zuen
aiñ zegon penagarriya,
ordu gutxiyan sua ta urak
purrukaturik guziya,
zirudiela, Jaunak beraren
eskuetatik utziyak.