inprimatu
Pelotariak
Izenburua:
Pelotariak
Sinadura:
Iraola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
52.zk.
Orrialdea:
318

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pelotariyak

 

Iraola

 

 Eibarko Txikiya

 

 Onen txestotik ateratzen da

 pelota txit zatituba,

 naiz bera izan txatar motela

 edo naiz izan pisuba;

 zenbait plazetan sartu azi du

 patrikerako izuba,

 lau modutara, ezagutzen

 dute guzien maisuba.

 

 Billabonako Mainguba

 

 Odol biziko pelotariya

 plazaratu zan gazterik,

 ez da ikusi iñor egiten

 ark bezin sake gaiztorik,

 aurrian jotzen dubenak berriz

 egin nai ezik boterik,

 pelota gogor ebakitzeko

 ez da azaldu besterik.

 

 Mardura

 

 Ankaz azkarra buruz abilla,

 plaza ongi du betetzen,

 maneju ona dauka gañera

 pelota ongi baztertzen;

 kontrariyuak gutxitan diyo

 nai aña bolia artzen;

 oni partida irabazteko

 ez ditu lan txarra jartzen.

 

 Elizegi

 

 Erremontian nola elduta

 biyak ederki dakizki,

 indarra eta beso libria

 sobra berekiñ daukazki,

 zerbait maliziz jazten danian

 duda gaberik da aski

 onenen kontra jokatu eta

 irabazitzeko noski.

 

 Baltshar

 

 Au da Marduren plaza laguna.

 aurreko jokalariya

 begi zorrotz dun mutill ernia

 biziro bildurgarriya;

 kontrariyua bere lekuan

 naiz ondo egon jarriya,

 kontugaketzen bada aguro

 artuko diyo neurria.

 

 Brau Txikiya

 

 Errebes eder lasai galaya

 meritu aundiko juak

 esnatuko du kontrariyua

 tentatzen badauka luak,

 ¡a zer mutilla billatutzeko

 txokuak edo txuluaki

 plaza danetan oparo ditu

 irabaziyak txaluak.

 

 Bergararra

 

 Indarrez jo ta egiten badu

 pelotak zorrotz botia,

 beso azpitik tiratutzeko

 beretzako da obia;

 egokiya ta sasoyekua

 batere bildur gabia,

 dudarik gabe ez da erozein

 onlako ditxen jabia.

 

 Brau Zarra

 

 Onen mugirak biziyak dira

 beti partida danetan,

 txantxarik gabe jokatutzendu

 irabaztera benetan;

 bere bolia fiñakiñ daki

 pelota jartzen anketan,

 orrengatik du kontra dubena

 erabillitzen neketan.

 

 Portal

 

 Urte bete da geyenaz ere

 txestoz egiña sarrera,

 nonbait argaitik erortzen zaizka

 iñoiz pelotak lurrera,

 baña bolia indartsu arrek

 bultzatzen badu aurrera

 moda berriko kolejiyuan

 egiña dauka karrera.

 

 Meltxoz

 

 Mutiko pizkor korajetsua

 asten danian sakatzen,

 irixko gazte bizi bizia

 dirudi plazan jokatzen,

 oso da fiña; argatik daki

 azken tantoraño eltzen;

 Meltxor'en faltan ez da partida

 berialakuan galtzen.

 

 Zarrak

 

 Lizurume ta San Juan izandu

 dira biekari osuak,

 Joxe Juakin da Txikibar zalla

 fiñ eta baliosuak,

 Potono ona, Bega zimelak

 jarriko ditu lazuak,

 jokatu eta irabazteko

 lagundutzera besuak.

 

 Gaztiak

 

 Sanperio eta Pasiegua

 Antonino ta bestiak,

 azaltzen azi dira plazara

 txit pelotari gaztiak;

 antxen bildutzen dira galayak

 langilliakiñ nastiak,

 gure oitura zarrak ez baitu

 merezi galtzen uztia.

 


inprimatu