Iparragirre
Gazte gaztetandikan
Erritik kanpora
Estranjeri aldean
Pasa det denbora
Erri alde guztietan
Toki onak badira
Baņan biotzak diyo
Zoaz Euskal-Errira.
Lur maitea emen uztea
Da negargarria
Emen gelditzen dira
Ama eta erria
Urez noa ikustea
Bat mundu berria
Oraintxen bai naizela
Urrikalgarria.
Agur nere biotzeko
Amatxo maitia
Laister etorriko naiz
Konsola zaitea
Jaun-Goikoa'k bada nai du
Ni urez joatea
Ama zertarako da
Negar egitea..
|