Irakasle arranoari
Iņarra, Migel Antonio
Egazti denak Jainkoak egin
Ditu egan ibiltzeko,
Baņa, zenbaitek zer lana duten
Anka lurrari kentzeko!
Enada dabil goian ta aguro,
Baņa, onendik urruti,
Antzarrak eta kurrilloak, ŋnon
Ibiltzen diran nork daki?
Arrano jauna eguzkiaren
Ondoan, dute esaten,
Bere umeak egal gaņean
Artuta dala ibiltzen....
Era berean gizonak ere
Gorontz nai dute guztiak;
ĄBatzuetandik, zeņen gora igo
Ez dira ordia bestiak!
Au izatu da mendiaz goiti,
Bestea, odeitan dabill,
Irugarrena, ain gora igo da,
Galdu da bistatik choill,
Eguzkiraņo igotzen danik
Ordean, da bat bakarra
Eta bakar au da Tegaste-ko-;
Agustin argidotarra.
Au da bakarrik, bai, arranoa
Eleiz Irakasleetan,
Ikusten danez bere izkribu
Berdiņik bagekoetan.