inprimatu
Fabrika bateko neskatxari
Izenburua:
Fabrika bateko neskatxari
Sinadura:
Iņarra, Jose Inazio (Txintxua, M.A.I.,)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņarra, Jose Inazio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
41.zk.
Orrialdea:
256-257

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Fabrika bateko neskatxari

 

Txintxua

 

 1

 

 Lenguan zer pasa zan

 naidet deklaratu,

 len ezdakizutenak

 orain enteratu;

 kuadrilla polipat

 nai nuke onratu,

 argatikan bertsuak

 dirade paratu.

 

 2

 

 Ogeita amar neskatxa

 fabrika batian

 junta egiņak dira

 elkarren artian,

 errial bana bota

 bakoitzak astian,

 bazkalduko zutela

 Lezoko partian.

 

 3

 

 Ogeita amarretatik

 bat bolsera jarri,

 kinzena artu orduko

 diruak eman arri,

 nabaritu nintuen

 esanaz alkarri,

 etzizayela eguna

 nai orduko etorri.

 

 4

 

 Illaren seyian zan

 oyen komeriya,

 batzuek txorature

 egin ziran iya,

 esan ez nola zuten

 Lezon bazkariya

 pasa biarzutela

 zelebrekeriya.

 

 5

 

 Kentramaistran etxera

 ziraden juntatu

 esandako ordurako

 etzuten faltatu,

 lendabiziko lana

 guziyak kontatu,

 abiyarako orla

 ziraden plantatu.

 

 6

 

 Soldadu tropan gisa

 Lezora joan ziran

 birian oso triste

 ibilli etziran,

 bazkaldu biar zuten

 ostatu etzian

 irrintzi eta bulla

 sartu omentzian.

 

 7

 

 Miseririk etzuten

 jenerorik gabez

 zer nai klasetatikan

 aspertubak janez,

 kaliak artuituzte

 kopatik eranez

 tripak betiak dira

 aditu dedanez.

 

 8

 

 Bazkaldu eta gero

 oyen erretira,

 batzuek Pasayara

 bestiak Errera,

 jende asko giņaden

 oyeri begira,

 gustatzeko moduan

 ibilliyak dira.

 

 9

 

 Beriala dantzarako

 diran prebenitu,

 iņola ere plazan

 ezin errenditu,

 badira etziranak

 ezertan metitu,

 kulparik ez dubenak

 ez beretzat aditu

 

 10

 

 Mutill batzuek juan

 giņan elkarrekin

 dantzatzeko ustian

 neskatx oriyekin,

 beriala aitzakiya

 bazuten gurekin

 etzirala ibilliko

 brusa dunarekin.

 

 11

 

 Trajo dunakin dantzan

 nai dute igandian,

 brusa duena berriz

 utzi baztarrian,

 gu aņa pobre ziran

 juandan astian,

 eztakit noiz ezkero

 aberastu diran.

 

 12

 

 Guk genduen okerra

 bulla eta kanta

 piskabat toriatu

 bazterrera juanta;

 traje eta releju

 gaņera gorbata,

 oriyen desiyuak

 orrelak'on bata.

 

 13

 

 ĄBiba neskatxa gazte

 dantzari nobliak!

 juiziyorik gabeko

 endreadoriak,

 asko poztutzen gaitu

 oyen faboriak,

 erakutzi dituzte

 abillidadiak.

 

 14

 

 Au da pazientziyan

 artu biardana,

 asko gustatu zaigu

 neskatx oyen lana,

 gezurra eta saltsa,

 arrunka eta afana

 burla egin geniyela

 alkatien gana.

 

 15

 

 Alkatian ordena

 zan astelenian

 Konsejura juateko,

 urrengo egunian

 desterratuak giņan

 neskan mingaņian,

 baņan emen gabiltza

 oriyek aņian.

 

 16

 

 Despeditu nai ditut

 ondo esanian

 geroere dibertitu

 umore onian;

 bertsuak ez badaude

 bide zuzenian

 berriz ere parte eman

 naidezutenian.

 


inprimatu