inprimatu
Ezkontza galduba
Izenburua:
Ezkontza galduba
Sinadura:
Iņarra, Jose Inazio (Txintxua, M.A.I.,)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņarra, Jose Inazio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
298-299

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ezkontza galduba

 

Txintxua

 

 1

 

 Abiyatu naiz asunto bati

 bersuak jarri bearrez

 gure kontuak aditutzian

 egongo zerazte farrez,

 itzak aundiyak lendabiziyan

 azkenerako ezer ez,

 oraingo zenbait neskatxarekin

 ez dago fiyatzen errez.

 

 2

 

 Orain ogeita sei illabete

 ziraden nere nobiya,

 pasatutakua kontatuko det

 gezurrik gabe egiya,

 geroztik beti lagundu dizut

 nere alegiņ guziya,

 baņa jendiak jakin beardu

 egin dirazun tranpiya.

 

 3

 

 Ezkontzeko itza eman nayian

 zedorri ziņiden asi,

 len majuak zer egiņ zizun

 galdetu nizun lenbizi,

 esan zeniran nola erana

 zenduen gaizki ikusi

 ni konformatu ezkeroztikan

 nayago zendula utzi.

 

 4

 

 -Len nobiyua daukazulazik

 oraiņ nerekin astia

 gauza orrekin etorriko da

 okerra edo nastia;

 ezkontzeko itzak edozein moduz

 urratzekuak ez dira,

 motibu ori bakarra, bada

 gaizki deritzai uztia.

 

 5

 

 Errespuesta eman zeniran

 itz batetikan bestera:

 -Gaur zuri eman dizudan itza

 ni ez nijua austera,

 guste aundiyan obligatzen naiz

 lengo majua uztera,

 biyar despeira emango diyot

 zu konformatzen bazera.

 

 6

 

 Ainbesteraņo sayatu ziņan

 agindu nizun pozika,

 ez nuen uste izango zanik

 modu ontako gauzik,

 mutill askoren berri jakiņ nai

 ez dezu beste trazika,

 maliziyaren faltan ez zaude

 lengo atsuak ezika.

 

 7

 

 Illaren ogei ta amarrian zen

 San Marzialen eguna,

 fiesta aundiyak nola baiziran,

 biyok juan giņan Irun'a,

 begiyak alegre jarri zeniran

 mingaņa berriz leguna,

 gastu asko ta probetxurik ez

 nik izan dedan fortuna.

 

 8

 

 Egun artako pasadizua

 esango luke egoki

 nerekin an zan polts urdiņ batek

 izketan baldin baleki,

 erregaliyak eman nizkitzun

 jana ta erana galanki,

 gure orduko jolas gozuak

 mindu dirade ederki.

 

 9

 

 Bi paņuelo sedazko eman

 eta gaņera sombrilla,

 pentsa dezazun engaņatu ta

 nola zeneukan mutilla,

 oraiņ bezela baldiņ bazabiltz

 nastuko dituzu milla,

 zuk desiua ala badezu

 gustua kunpli dedilla.

 

 10

 

 Andik urrena erromeriya

 Guadalupeko mendiyan,

 ez nik pentsatzen nuen bezela

 oso kariņo aundiyan,

 engaņatua ez naiz egondu

 oso denbora gutxiyan,

 esposatzeko asmorik ezta

 zertan ibilli falsiyan.

 

 11

 

 Esan zeniran:-Gauza txarra da

 gure ezkontza galtzia

 oraņ zurekiņ uts egin baņo

 nayago nuke iltzia,

 komeniko zait zu bezelako

 gizon polit bat artzia,

 ni pronto nago nai dezunian

 billa ezazu etxia.

 

 12

 

 Ni etxe ori billatu eta

 andik urrengo jayian

 asi ziņaden zenbait pretesto

 manifestatu nayian,

 miņ paperian pasa zenduen

 egun guziya oyian,

 zu ikustera etorri nintzan

 iru legua birian.

 

 13

 

 Iru legua pasa ta gero

 sartu nitzaden etxera,

 joan baņo askoz tristiagua

 bueltatu nitzan atzera,

 motibo gabe utzi dezu zuk

 gure ezkontza galtzera,

 Espaņiyan dan saltzerarikan

 naturalena zu zera.

 

 14

 

 Nere nobiya izandu ori

 Pasayakua da berez;

 ogeita zortzi urte daukazki

 gaztia dago edadez;

 oyen ordaņak jarri itzatzu

 alden lenena faborez,

 jendiak azkar ikasiko du

 fiņa zeraden edo ez.

 


inprimatu