inprimatu
Dohaina eta lana
Izenburua:
Dohaina eta lana
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
288 [291].zk.
Orrialdea:
1

Dohaina eta lana

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Agur eta ohore, Ahetzeko Mattin!

 Hea non bizi ziren nahi nuke jakin:

 Ez gira aspaldian egon elgarrekin;

 Egun gogoa zeraut zure alderat jin;

 Hurbilago bazintut, banuke atsegin.

 

 2

 

 Garelakotz lagunak, eta elgar maite,

 Adichkide chaharrak girela diote.

 Bainan chaharragorik numbait baditaike,

 Guk elgar ikusirik, lehengotz, nik uste,

 Aurthen beteko ditu bederatzi urthe

 

 3

 

 Geroztik izan zaitut adichkide mina;

 Zure ganatzea da ene atsegina.

 Zarelakotz persutan osoki jakina,

 Lagun bilha naiz egun zure ganat jina

 Biek bururatzeko ene etsamina.

 

 4

 

 Errech da pentsatzea zombat zaukun eder

 Elgar ezaguturik dohain bati esker:

 Etsemplu eman dugu batzuer ta berzer,

 Zombait persu kantatuz, eskoin eta ezker,

 Lan bereko lehia eman nahiz gazter.

 

 5

 

 Bainan debaldetan da gure entsegua;

 Gazteak berzalderat hartu du plegua:

 Zinemetan ta dantzan, uda ta negua,

 Iduri sekulako duela galdua

 Gure ainzinekoen kantuko gostua.

 

 6

 

 Koplariak metaka ziren lehenago.

 Bihi bat ere ez da sortzen gehiago,

 Gauza hori ikusiz, gogoetan nago,

 Aintzinara joanago eta tristeago,

 Pertsulari arraza gutan den akabo.

 

 7

 

 Jainkoak emaiten du zombaiti dohaina

 Nola guhauri ere baitauka emana...

 Nok daki hazi hori nun dagon eraina

 Miatu behar laike ahal bezain barna,

 Lur hoberenak ere baitu bere lana.

 

 8

 

 Orhoit naiz egun butez senditu nuela

 Dohain berezi hori, Mattin, zuk, bezala.

 Hasi nintzan arthoski lantzen bereala.

 Bainan gelditu banintz, uzkur ta gibela,

 Segur naiz pindar hura ilaunduko zela,

 

 9

 

 Ez da jorratu behar ez den landarerik

 Lurrean heldu denik, ez eta bertzerik:

 Gaur ere jiten daike landare hartarik;

 Baina deus ez dezake hark bere baitarik,

 Jabeak ez badio emaiten artharik.

 

 10

 

 Zombaitek uste dute, sartuz geroz behin

 Bihia segur dela, hazi onarekin.

 Ez badugu laguntzen, handi ta ont dadin,

 Landare hoberena galduko da berdin:

 Uzta nahi duenak behar du lan egin.

 

 11

 

 Huna kantuz emanak nik zombait abisu;

 komprenditzeko badu jendeak askitsu:

 Gore izan dadin kantu eta persu,

 Jauna, zuk othoi zerbait zerutik egizu,

 Gure behar orduen berri baitakizu...

 

 12

 

 Nik zerbait erraiteko aldia zen egun.

 Mattin zurea ere ez ahal da urrun.

 Ez baizaitut ikusten gehiago nehun,

 Urrunetik bederen nahiko dut entzun

 Ene gaurko suietaz, zer pentsatzen duzun

 

 


inprimatu