Poza, atozkit!...
Inzagarai, Ramon
Pozaren billa nator,
eman albalite;
lurrean badala-ta
aitortu dirate
Zati batekin, orra!
doatsu nitzake,
baiñan eztakit ziur
non jo ta zein ate
Poza non bizi zera?...
¡Añ ondo bañeki!...
zure ate-ondoan
negoke ni beti;
biñan biyotz maitale
dagonak iraki
berriyak jakiteko...
¡ezercho eztaki!
Lanak eragiten dit
negar ta sotiña,
nabai-arazo ere;
¡zer aldi samiña!
odol biurtzen dala
isardiz egiña
al naiz naiz langille-aldra:
burnigiñ, argiña,
arrantzale, arotza,
morroi, meatzgiña...
denok maitatzen degu .
alezagun diña,
zure aize, asnasa,
eche, atsegiña:
atoz! eskutatu-ta
zauden erregiña
eta esagutzeko
zerdan gure miña.
¡ah, gu bezela pobre-
pobrea baziña!...
Zelayak bete dira
loraz ta garoz
arro daude lur denak
landatu ezkeroz!
emen, gariyak erne,
an, artoak zorrotz
ernaimentu guztiyak
azi ta goi dagoz.
Intzak miliskatzen du
landa ta soroa,
dalako lurrarentzat
edari gozoa:
bañan... ¡gora lanaren
kemen ta arazoa!
¡gora nekazarien
isardi -tantoa!
Ori da lurrak intzat
nai duen euriya,
ikusi nai badegu
garaiz ugariya
bestela... zapuztu ta
¡zer motz, zer eriya,
gorri, errea, zimel,
gora irauliya!
Antshina lur bustintsu
soilla zegoanak,
garaiz berritu ditu
mami-gai t'azalak;
orain badira bertan
mendipe itzalak,
goi ta be zabalduak
gizonaren lanak
¡Ah bai, gora gentzake
aldegun geyena,
biyotzketa eztiyez
Jaunaren izena!
Bereak diralako
zeru ta lur dena,
ta guri datozkigun
indar ta kemena.
Atoz arrantzalea
meatzgin arotza...
atsedentu nai bada
min dagon biyotza:
erakutsiko dizut
zure zoriontza,
atsenden iranukorra
pake eta poza.
Bekokitik datorzkit
beti,e gunero,
nekearen altistak
isarditan bero:
garbi, leyar, ederrak
diraden ezkero,
pozak jaso ditzala
isuri-ta gero!
Larros, krabelin, lore
ta bedar lagunak
dariote baratzan
zikort usaindunak,
baiñan ordaintzen ditu
ishurtze-utsuak
goizeko asnasaren
lenengo lurrunak.
Choriyak berriketan
ari arren jiran,
estarri min, leunak
lertzeko zoriyan...
beti kantari, pozaz
daude lan aldiyan...
¡Egiya... nik estakit
choriyak zer diran!
Jardun nai nuke beti
choriya bezela
kantari lanerako
zintzoa naizela;
zoramentsu, alaitsu,
jakindun, leyala
pozak bere semecho
maitea nauela.
Badabil gizadia.
langin-aldera bera,
pozaren billa larri
gora eta bera;
oyan aspertzen diran
gaishoen antzera...
¡Poza, non zabitz gorde
ta non bizi zera?
Badala neretzako
garaiz asnasea,
lore-gañetan gosho
dabillen aizea,
usai osasungarri
oparo betea:
aitortzen da nere
lan ta egitea.
Nazaret!... , Zure leku
ta leyarrak,
lastantzen ditu aurren
eguzki goiztarrak!
Nik-e maita nentzazke
zerutar-bastarrak,
eta lorez ornitzen
diran orma zarrak.
Anchen eche batean
arotzen mayian
gazte eder eder bat
ari da lanian,
t'eztatik zerk arazo
diran biyotzian,
esateko berari
negarrezkatian;
¡Atoz eguzkiyaren
Egille donea
¡atzo, zeru lurraren
Jauna ta jabea!
¡atoz, Jesus, miñaren
atzegin betea!
¡atoz, ni lez zera-ta
langille pobrea!
¡Gora, bai langille-en
kolko ta besoa!,
t'alperrik dabil mundu
kangel ta zorroa
eskeñirik eztakit
zer zakel naroa,
................
................
¡Langille-en poza da
beti Jaungoikoa!
|