inprimatu
Neure alaba bakartxuari
Izenburua:
Neure alaba bakartxuari
Sinadura:
Imanol
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Antolin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
111-112

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Neure alaba bakartxuari

 

Imanol

 

 Neure biotz erdiko

 alaba kutuna,

 arantzarik gabeko

 lilitxu biguna,

 gaur bost urte zerutik

 aingeru txukuna

 guraso-maitasunak

 ekarri euskuna.

 

 Gaurko idazkitxuan

 daustazu itauntzen

 ia zure egunagaz

 ba naiz gogoratzen.

 Ene alabatxua,

 zer dozu galdetzen?

 Ez al dakizu zenbat

 zaitudan maitatzen?

 

 Alaba bakartxua,

 amaren zatia,

 nire poz-atsegiņa,

 lilitxu garbia,

 lortutiarren zeure

 atseden-zoria,

 pozik emongo neuke

 bizitza guztia.

 

 Urte bi juan dira

 ein nebala iges

 Ameriketaraiņo,

 itxas-antzarrak lez.

 Ordutik ona, itun,

 gau eta egunez

 zure aita beti dau

 amesetan zugez.

 

 Txiki-txikitxutatik

 iru urteraiņo

 bizkorragua ziņan

 txoritxua baiņo;

 politagorik ezer

 orain arteraiņo,

 ez dot ikusi zeure

 begitxuak baiņo.

 

 Begiak zabal-zabal,

 arpegia barrez,

 aitaren belaunetan

 erbitxua legea

 egoten ziņeana

 ipuiņak esanez...

 Zenbat bidar egin dot

 nik zurekin ames!

 

 Benetan izaten da

 ames eztitsua?

 Oiera doianean

 gure umetxua

 aitak egiten dautso

 abesti gozua,

 leunkiro itxi arte

 beren begitxua.

 

 Orduan mosutxo bi

 zeuri begietan,

 ta zure ama onari

 matrailla bietan...

 Alaba bakartxua

 lo atsedenetan...

 Maitasun utsa dago

 gure biotzetan!

 

 Itxartutian, baiņa,

 aldi geienetan

 tamal samiņa dago

 nire begietan

 Zuok nigandik urrun,

 ni Ameriketan.

 Ai!, nor egon leikean

 beti amesetan!

 

 Txoriak nai dauan lez

 igesi mendira,

 neu be olantxe nago

 zeuori begira;

 nire oroipen danak

 zeuontzako dira;

 Zuok barik ez neuke

 bizi be ein gura.

 


inprimatu