Kasik Omia Saindu
Idiart, Roger
1
Kasik 0mia Saindu
bezperan gira:
Hil-herriak lorez
beteko dira.
Berritz hustu zaiku
gaur Errebira
Nigar-xukatzaile,
Jauna, zu zira.
2
Baduzu bazkari,
gain hartan, Jauna:
Ez dut urrikari,
han jartzen dena.
Bertzen zerbitzatzen
ari zinena,
Zato mahainerat,
ttantta Helena!
3
Ttantta, zu ikusiz;
hor, azken loan,
Zure boza dugu
denek gogoan
Hainbertze kantika
eman ondoan,
Kantuz ari zaite, orai,
zeruan!
4
Hemen marrona, han gorria,
Hunatxago perde ezti bat,
eta hor horia...
Tindatzaile baten liburua
iduri dute,
Denek argi bat ekartzen baitute,
Bakotxak beren dirdira ezarriz,
Bai, zinez, hau dugu merezi
helduden Eguberriz!
5
Xoriak ari dira kantari,
Haurrak, irri eta irri,
Urtxintxa jautzika da hari,
Arbolak dira soineko ilun
eder batez bezti...
6
Eta ni, horien denen erdian,
Nago pentsaketan,
Gure Jainkoak eman gaitun,
Mila gauz eder eta goxotasun.
7
Zorigaitzak ahanzten dira,
Bizia baita superra,
Estimatzen delarik
Nihun, ez baita bizi perfetik.
8
Gazte naiz eta lorios,
Urus, beterik amodioz,
Zinez maite zaitudala,
Nere Euskal-Herri ederra!
9
Zu zira nere etxea,
Mihatzen dut zure hegal
azpia;
Zure baitan sinesten dut,
Hor baititut,
Azkar sartuak,
Nere erroak!
10
Goresmen Euskal-Herri
maitea!
Biba zure suerte ona!
|