inprimatu
Noiz etorriko da?
Izenburua:
Noiz etorriko da?
Sinadura:
Ibarzabal, Karlos Jabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ibarzabal, Karlos Jabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
750.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Noiz etorriko da?

 

Ibarzabal, Karlos Jabier

 

 ahoa garbio,

 mihia trebea,

 sudurra luze-luzea:

 Hori zen gure Altze.

 Baina egun batez,

 ahoa zabaldu araziz

 zomorroz bete zioten:

 mihia hitzirik gabe,

 sudurra apurtu...

 eta ehundalako etxeak ziren

 nere aurrean esnatu.

 Ete txantxagorriaren

 abestiek

 berdin zioten: Altza

 hau ahal da?

 non dago aho garbia,

 non?

 non dago mihi trebea,

 non?

 non dago sudur luze-luzea,

 non?

 Baina ailgatuko da eguna...

 

 Ehiztaria etorri eta

 eskopetarekin keinuka

 hau esan: bila ezak

 nahi baldin baduk,

 moko zikin

 itsusi hori!

 Txantxangorria beldurrez,

 hemendik ihes;

 ondoren bi tiro,

 ihes egin zuen betiko.

 Ehiztaria, denen aurrean,

 jabe...,

 ni hemen harri eta zur utzirik;

 ehiztaria parrez,

 ahoaren bihotza dardarrez...

 Xomorroak ziren gelditu,

 eta gu han zapalduak geratu.

 Non egongo da ahoa?

 Mihia?

 Eta sudurra?

 Non?

 Noiz Altza izan Altza?

 Noiz?

 Noiz?

 Noiz etorriko da,

 txantxangorriaren

 promesa zoragarria?

 Noiz...?

 


inprimatu