inprimatu
Iru damacho
Izenburua:
Iru damacho
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
174

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iru damacho

 

 

 Iru damacho Donostiyako

 Errenteriyan dendari,

 Josten ere badakite baņa

 Ardoa eraten obeki.

 Eta kriskitin kroskitin

 Arrosa krabeliņ,

 Ardoa eraten obeki.

 

 Donostiyako gaztelupeko

 Sagardoaran gozua,

 Anchen eraten ari nitzala

 Ausi zitzaidan basua.

 Eta kriskitin kroskitin

 Arrosa krabeliņ,

 Basua kristalezkua.

 

 Iru damacho Donostiyako

 Irurak gona gorriyak,

 Sartzen dirade tabernan eta

 Irtentzen dira ordiyak.

 Eta kriskitin kroskitin

 Arrosa krabelin,

 Irtentzen dira ordiyak.

 

 Donostiyako neskachachuak

 Kalera naidutenian,

 Ama piperrik ez dago eta

 Banua salto batian.

 Eta kriskitin kroskitin

 Arrosa krabeliņ,

 Banua salto batian.

 

 Donostiyako iru damachok

 Egin omendute apostu,

 Zeņek ardo geyago eran ta

 Zein guchiago moskortu.

 Eta kriskitin kroskitin

 Arrosa krabeliņ,

 Zein guchiago moskortu.

 

 Arrosachoak bozt osto ditu

 Krabelinchuak amabi,

 Mari Josefa nai duben orrek

 Eska biotza amari.

 Eta kriskitin kroskitin

 Arrosa krabeliņ,

 Eska biotza amari.

 


inprimatu