inprimatu
Dantzaria
Izenburua:
Dantzaria
Sinadura:
Harlouchi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harlouchi

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
112

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dantzaria

 

Harlouchi

 

 Hu-pa, mutillak lorian

 Nola choriak airean!

 Heldu nauk zuen erdian;

 Ra, riu, rau, rataplau, rau, riu, rau

 Heldu nauk zuen erdian,

 Besta baitugu herrian.

 

 Hu-pa, alegera gaiten,

 Soinua hari da yoiten!

 Yoan gaizkola du erraiten,

 Rau, riu, etc.

 Yoan gaizkola du erraiten,

 Urthean behin bederen.

 

 Hu-pa, huna beraz, plazan,

 Aurthen ez baikinen izan!

 Oro hari gaituk dantzan

 Rau, riu, etc.

 Oro hari gaituk dantzan

 Zaharrak gaziekin balxan.

 

 Hu-pa, arreba Kattalin

 Orai ez dun, buruan min,

 Badabiltzan oiuak arin!

 Rau, riu, etc.

 Badabiltzan oinak arin!

 Tunpaka ungi badakin.

 

 Hu-pa, Maria, atzo hi

 Ohetik ez intzen yeiki,

 Lanean hartzeko eri

 Rau, riu, etc.

 Lanean hartzeko eri,

 Egun gurekin dantzari!

 

 Hu-pa, hik soinularia

 Ardura duk egarria

 Hi ere gu iduria!

 Rau, riu, etc.

 Hi ere gu iduria,

 Okasionez balia!

 

 Hu-pa, gur'etchean, ama,

 Oilasko biltzen hari da!

 Arnoak ez diro falta,

 Rau, riu, etc.

 Arnoak ez dira falta,

 Bizi bada gure aita.

 

 Hu-pa, ama ez du nahi,

 Khorda eman lephoari,

 Gazte nahi naiz ibili,

 Rau, riu, etc.

 Gazte nahi naiz ibili,

 Ezkontzaz ez aipha niri!

 

 Hu-pa, etchean bi andre

 Gerla bizia laitake;

 Mokhorra, ama zu ere!

 Rau, riu, etc.

 Mokhorra, ama zu ere

 Bake onik ez ginuke.

 


inprimatu