inprimatu
Ama gaintipiñia
Izenburua:
Ama gaintipiñia
Sinadura:
Guerrero, Teodoro
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Claudio Otaegi)
Egilea(k):
Claudio Otaegi
Guerrero, Teodoro

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
209

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama gaintipiñia

 

Guerrero, Teodoro

 

 Jostatzen zuen arkume churi

 Batek zelaian pozkidaz,

 Auta-kolorezko auntz eder bati

 Milla pallaka egiñaz,

 Leñak baizuen bildu mendian,

 Non ardi pikara batek

 Egin ta utzi zuen alde bat,

 Ama biotz-gogor onek:

 ¡Amoriorik gabeko ama

 Eta larraberekia!

 Auntzak ematen zion goisoro

 arkumeari titia,

 Eta tratuak, zabaltzen duen

 Naitasun aundiren bidez,

 Ilerak egiña bazan bezela

 Maitatutzen zuen ziñez.

 

 Biei begira pozez zegoen

 Zakurbatok, bildochari

 Esaten dio:-"Gaitzikgabea,

 Ez da zure ama ori."

 -"¡Nere ama da!" umerrichoak

 Dio aserre eranzuten.

 -"Orren semea baldin baziña

 ¡Zeñen itsua zeraden!

 Ardi-uleak lizuke ondo

 Emango ez auntz-illeak."

 -"Esan zaidazu? ¿zer esan nai du

 Illearen koloreak

 Nere egiazko ama da, zeñak

 Maitetsu eta esticho

 Begiratutzen didan arduraz

 Eta bazkatzen ondocho.

 


inprimatu