inprimatu
Izar azpitan desira zoroz
Izenburua:
Izar azpitan desira zoroz
Sinadura:
Ahamendaburu, Jakes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ahamendaburu, Jakes

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1273.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Izar azpitan desira zoroz

 

 Izar azpitan desira zoroz

 ferekak doaz jostari

 Gure leihoan ilunaz izu

 erresinula klopari

 Gorputz xuriez jabetu ezin

 itzalak daude behari

 itsas nagitik bortu gainera

 deus ez zaio zor gauari

 

 Ene maitea izar eztia

 beha ezazu leihora

 Ikusten duzun haurra nigarrez

 jin balekizu altzora

 Gaur berean har dezakeguna

 ez dezagun utz gerora

 Horregatikan astiri oroz

 heldu natzaizu ondora

 

 Zure begiak dira neretzat

 esperantzaren kandela

 Gauaz ispilu argiz eguzki

 fideltasun dariela

 Herri lasaia da zure loa

 mundu bat zure sabela

 Gaur ukan ezin biharko haurra

 zuregan zor dariela

 

 Nahi ala ez elgar kondena

 ez ibilikan nehola

 Atseginetan goza gaitezen

 gure gabeaz kontsola

 Zaude ixilik ene maitea

 eta idutazu axola

 Noiz edo noiz da ostoz gabetzen

 urik ez daukan arbola

 

 Uhaitz eroak itsasoratuz

 ematzen diren bezala

 Ezin bertzean fidantzak noizbait

 du galtzen bere ahala

 Ene tristura ez ditaikea

 maita ezaren seinala?

 Suari hura den haur eskasak

 gurea hil ez dezala!

 

 Soz ikusi ahal urrundik dator

 maitamin haize gozoa

 Guren hunkitik ixil-ixila

 maitasunaren mintzoa

 Deus guti maita dezakegula

 ez izaitean zintzoa

 Amodioa dela itzalkor

 nola gaualdez eltzoa

 

 Amodioa ezin bizia

 zonbat den gauza krudela

 Beharrik nauzu luzaz aditu

 joan bainintzen bestela

 Bihotzetikan datorrenari

 nehoiz urduri naizela

 Elgar maitez gaur bihar bezala

 uros bizi gaitezela

 

 Nehor guti da zutaz bestalde

 nitaz mintzo dakienik

 ene olerki oroetarik

 zu zirela eztienik

 Ai bertso hauen kantari banu

 haurtxo eder bat zuganik

 Zer nahi denik sinets nezazu

 nik zaitudala maitenik

 

JAKES AHAMENDABURU


inprimatu