inprimatu
Berrio-Otxoa'tar Balentin
Izenburua:
Berrio-Otxoa'tar Balentin
Sinadura:
Goiria, Jose Antonio (Txanton)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goiria, Jose Antonio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
61

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Berrio-Otxoa'tar Balentin

 

Goiria

 

 (1857'gko azillaren 30'n Manila'tik bere amari egindako karta)

 

 Amatxu maitia:

 Zelan dago gure jentia?

 Ixilik dago kartia:

 akaso erratu egingo eban bidia,

 izanik ain luzia;

 ezta milagro aundia.

 Oindiņo badaukat esperantzia

 leiruteko amaren letria;

 alperrik ikaraz egon plumia,

 amoriyuak bentzitzen dan guztia.

 Ze jente dira ezkonberriak?

 jente onratua emon oi dau Urrutiyak;

 pruebak emongo ditu lengusiņa Mariyak.

 Amatxo bada berori bapere makurtu?

 Ay urtiak ezteutse iņori parkatu;

 oindiņo ezta ainbeste atxotu,

 ardatzian nok berori bentzitu?

 baņa urtiak gaitik ez ikaratu.

 Jaunaren bildurrian bizitza ba da pasatu;

 il barik ezta iņor zeruan sartu.

 Txoruentzat itxi daigun mundoa;

 Jauna maitatzen ba daukagu biotza berua,

 ezta faltako zeruan ostatua;

 alperrik lurrian nekez jan artua,

 bizitza pobria zerurako da atajua;

 ez larregi desiatu dirua.

 Alperrik izan urria ederra,

 galtzen bada gure anima bakarra,

 ezta faltako begiyan negarra,

 ez lepuan sua ta garra.

 Errosariyo sendua eskuan,

 Aita Guria eta Ave Maria aguan,

 pentzamentu santuak buruan,

 ze gauza ederragorik munduan?

 Ea bada ama guria,

 Deyez dago berorren semia,

 euki daigun biotza garbia,

 zergaitik dan Jaunaren legia.

 Iņoz badau pekatuak loitzen,

 zergaitik ez gera Eleizan sartzen?

 Aingeruak zeruan asko diran posten

 pekatariyak pekatua dabenian kondenatzen.

 Aita Santo Domingori nigaitik erregutu

 eta Mariya Birjiņiagaz ez aztu;

 oraziņo ondo egiņak

 apurtu oi dioz diabruari egiņak.

 Laster utziko dot Manila,

 bizitatzen noya gentilla,

 izanagaitik gizon txikiya

 asi biar dot bizar andiya:

 tapatzen danian arpegiya,

 orduan bai ni ikaragarriya.

 Agur ama, ondo bizi,

 ez larregi burua ausi.

 Agur urrengo artian,

 ba-dau dibersiņua kartian;

 biotza bada nasaitu dedilla,

 ondo dago berorren mutilla.

 Leituko ditu letra onek?

 Ala uste du Balentiņek.

 

 (Aita Goiria karmeldarraren "Berrio-otxoaren bizitza"-tik artuta).

 


inprimatu