Arantzazu izena
Agirrezabal, Andoni
1
Aloņapeko arkaitz-artean ikusi zun
Zure irudi miragarria Errodrigo-k,
Ia, nor ziņan ta zergaitik Arantzan Zu,
Euskera zarraz galde-egin zizun Errodrigo-k.
2
Errodrigo-ren Ezpaņetatik Arantzazu
Euskal-izen oroigarria sortuta da;
Orregatikan Zeruko Ama Arantzazu-n
Miatasun garbiz bete-beterik gurekin da.
3
Arantzazuko Andre Miren Sortzez Garbia,
Euskal-Erriaren mandatari zerutarra,
Goizentiko izar dizdiratsu ta garbia
Eta euskaldun zintzoen sinismen-garra.
4
Gure arbasoak Amatzat artu zinduten,
Zure baitan ama-maitasun garbi-garbia
Betiere ta neurri gabe aurkitu zuten,
Eta Zuri eman zizuten, beren bizia.
5
Zure bitartez Jainkoa-renganatu ziran
Gure asaben biotz ta anima guziak.
Beren premietan beti Zuganatu ziran
Eta lortu zuten, eskatutako guzia.
6
Gogo bero aundiz erromes-talde guziak
Zure aldamentxoan belaunikatzen dira.
Euskaldun zintzoen biotz-otoitz guziak
Maitasunez beterik Zureganatzen dira.
7
Gure asabak euskeraz egin zizuten
Larraldietan bear zuten eskaera.
Euskeraren bidez garbiro gorde egin zuten
Euskal-Erri-aren jatorrizko izakera.
8
Euskalerri-ko Zaindaritzat artzen zaitugu,
Gipuzko-ko Zaindaria ba zera ere.
Euskaldunok Zure baitan aurkitzen dugu
Pake goxua, baita Zure laguntza ere.
9
Euskal-Erri-ari emaiozu bear duena .
Bere asaben oituretan bizi dedin.
Zu zera gure bitartekorik zintzoena,
Eutsi gure Euskera gotor bizi dedin.
10
Onetsi, bada, maite zaitun Zure erria
Zure laguntzaren eskean dijoakizu.
Eutsi, arren, bere oiturak, Ama maitia,
Euskal-otoitz gartsu-gartsua goratzen dizu.
11
Agur, agur! Arantzazu-ko Andre Maria,
Euskalerri-an daukazu Zure tokia;
Goi-maitasunaren iturri garbi-garbia;
Euskaldunentzako toki mirarigarria.