Angosto'ko Ama Birjiņari
Agirrezabal
Etor zaitezte Angostoko Amarengana
Eta an bertan, gure Ama maitekorra
Jesus Aurtxoarekin gure zai egoten dala,
Ikusiko dugu gure Ama dala-ta.
Bere irudia Omezillo ibai ondoan,
Euskalerriko alderdi artan, agertu zan.
Eta ordudanik berriro gure artean
Eta Angostoko erregin-aulki gaņean.
Angostoko Andre Mari laztanari
Gure abestia goratzen diogu;
Baita onela ere Zeruko Amari
Euskaldunok otoi-egiten diogu.
Arabarrak zuregana etortzen gera
Zure baitan maitasuna aurkitzeko.
Gure Ama biozpera baitzera,
Zure bidez Jainkoari eskatzeko.
Adiezazu gure otoitzik gartsuena;
Zure megalean ere ar gaitzazu,
Emaiguzu betiko zoriona
Zuk ere emandakoa bai degu.