Gashua!
Guelbenzu eta Iribar, Ramon
AZALKAYA: ZERURA
Seaskachuan arkitutzen zan
azken agurrak ezin egiñik,
aurcho chikiya, bere amari
non miña zuben ezin esanik:
laztan goshuak-noizian beinka
bezochuekin eztu emanik
eriyutzari ezku emana
ezin zinistu arkitzen zanik...
bi ayek ala ikusirikan
naikua negar egin nuen nik!
Ama gashuak bere biyotza
penaren bidez purrukaturik,
mushu goshoak ematen zizkan
eta aurchuak esaguturik,
iya itzali ziran begiyak
amarengna, oso botarik;
an ez zguan sosegurikan,
an ez zeguan batere lorik,
ez det ikusi ala sufritzen
mundu onetan iñoiz amarik...
Mantalea etzan beregana
lazterka zuben ark ezaguna.
malko artian, mushu gashuak
aurrari azko zizkan ematen;
¿Zer ote ziyon bere bere biyotzak
tranze chit eztu artan esaten?...
¿Zertan ari zan amacho ori
beazunetik ala eraten?...
¿Eta zergatik ziyon Jainkuak
besoetatik aurra nai eten?...
Baziruriyen urte osua
igaro zala egun berian,
ta ama gashua, ez jan t'ez eran
bere-aurraren aldamenian,
belarriya chit erne jarririk
aren aznase iya joanian;
alde batera zerbait pozturik
begi zabalik jartzen zanian,
berriz bezela tristutzeko
jartzen baziran chit illunian!...
¿Munduan alda pena aundiyarik
ama batentzat, bere aurchua
miñez jartzia, ta luzaruan
uztu eziña seaskachoa
eta nai arren ezin emana
kuthun arreri bere pechua?...
non iruritzen zayon chit gaizki
arkitzen dala aingeruchua,
nabaiturikan pechu chikitik
irteten zayon asnazechua!
Penaz ishillik nengon lekutik
itz triste abek nizkan entzuten.
"¿Zergatik ez du nere ezkiari
gure Jainkuak gaur erantzuten?...
¿Nere aurchua, aingeruchuak
zeruetako biar altzuten?...
ain zan isilla, ain maitatiya,
biyotz nerea zuben postutzen,
ta orain berriz, oso arida
jelaren giza dena ostutzen!...
Etzan entzuten eche arretan
baizik, amaren negar sotiña,
dena alperrik gerta zitzayan
koitaruari nere alegiña
bizizediyen ama arrek egin,
etzan arkitzen artako diña...
ezin nezake nik aurreratu
zergatik detan egon eziña;
nik penik asko artu nuben ta...
¡Ama arrek dauka naikua miña!