Ametsetan
Aguirre, Pello
Aingerucho bat putzuan
guztiz ichura gaiztuan
zebillen ia ituan;
saltatu eta atera nuan
bizirik oso justuan,
kontentu nitzan orduan
toki onean nenguan
aberasteko moduan.
Neretzat bear zuena
aldrebes irten zait dena
ustez seguru nuena;
alaba bakar chit aberatsa
millonario batena,
biurtzeko alkarrena
biek altzan azkarrena
eman ziraden baimena.
Egon arren bustirikan
etzan sentitzen otzikan
berotasuna baizikan;
nik ez nuen ez gaur idukiko
arlotearen antzikan;
kaballeroaren guisan
ibilli bearra nitzan...
Ħez bezan ametsa, izan!...
Arratz artako euria
izan zan kulpagarria
ark eman ziran lerria.
lo nengoala artu bainuen
guztiz eraso aundia,
etzan guezurra guztia
dena naigabez josia
esnatu nitzan bustia.
|