Amets mamituak
Agirre, Joxe
I
A.-
Bertso batzuek kantatutzeko
egin digute eskia,
izan ere ba oitura omen da
bazkal ondoan astia
kopla dezagun mai buruan
daukagun apaiz gastia
gora apaiza eta guraso
bere famili guztia.
II
B.-
Lau puntutan ez da erreza
gauz aundirikan esaten;
bana-banaka asi bearko det
lore xorta bat egiten,
Nere laguna ondotik asi
da goramenak ematen
orain bada nik, bazkaldar danoi,
txalo bat dizuet eskatzen.
III
A.
Amabi urte luzeak, dira,
ori ondotxo dakit nik,
baņa luzaro ta kosta gabe
ez da izaten gauz onik;
orduko aurra or daukazute
gizon ta apaiz egiņik.
Mundu onetan izan al leike
zorion aundiagorik?
IV
B.
Lagun maitea, nere ustetan
gauza bat azturikan ik
utzi dek eta luzaro gabe
gogora bear diak nik
arbolik gabe ez dek izaten
udazkenean gaztaņik,
ez da gaur ere ez uke apaizik
ez balitz aitik eta amik.
V
A.-
Aldapa gora, mendi-puntaņo
izerditan igotzean,
nolako poza artutzen degun
atzera begiratzean.
Zenbat kezkaldi, lan eta neke
gurasoen biotzean
gaur danok poza biurtu dira
semek meza kantatzean.
IV
B.-
Aizak i, Lukax, jaungoiko bera
jarri dek ire mendean,
ire esanera etorri baizaik
eskutara aldarean,
Gure pekatuak barkatzea ere
baitzegok ire naiean,
sartuko al gaituk bazkaldar danok
zeru goiko sukaldean.
VII
A.-
Gauza geiegi eskatu gabe
konformazio onean,
Aita San Pedrok utzi ezkero
ongi pasatzen atean,
ez omen du ta otzik egiten
zeruan negu partean,
konforme naiz ni sukaldeik gabe
alako baztar batean.
VIII
B.-
Bildur dek au meritu aundirik
ez dula irabaziko;
etsita zegok sukalderaņo
ez ote dan iritxiko.
Aita San Pedro zaartu omen dek
zeru guztia zaintzeko,
txakur polita izango itzake
ari lagun egiteko.
IX
A.-
Nere merituk ire ustetan
errexak dituk neurtzen;
nere geroai segitutikan
ote diok ba igartzen?
Baldin sekulan zeruko atetan
txakur banaute ni jartzen,
kosta biar zaik alajaņetan
iri zeruetan sartzen.
X
B.-
Munduan ondo pasatuta ere
igatik nauk ni sartuko,
esango diat gaņera nola
naizen ordun moldatuko
bazkal onduan ollasko-ezur bat
patrikan diat jasoko
eta uraxe naikoa diat
ordun i engaņatzeko.
XI
A.-
Aizak i lagun emengo kontuk
alperrik dituk arako,
ollasko-ezurrak etzigutek'an
gure tripotxik beteko,
pastel guriak ta ardo goxoa
izango izkiat jateko,
ollasko-ezurrak gorde itzakek
ortzak tartek garbitzeko.
XII
B.-
Esaera dek aspaldikoa,
an-e txakurrak anka utsik;
etzakela uste izango danik
iretzat olako gauzik,
justu-justuak izango dituk
arako ire irabazik
ezurrez tripa bete ezkero
egon iteke ba pozik.