¡Negargarria!
Zubigar
Itsas gaiztoa, errukigea,
galdu nai gaituk
gaur emen,
uin tartean... senditik urrun...
iretsi nairik
len bai-len;
¡ez dek ikusten zer gertaera
negargarria
dakarken?
Aitz tartea bai bota gaituk ik
ontzi ta guzti
indarrez;
burruka aldi bat egin ondoren
gaizkatu nauk ni
zorunez
¡a baña zenbat sendi utzi dek
gure errian gaur
negarrez?
Purrakatu det lurriñontzia;
iretsi dituk
gizonak;
¿nun dituk orain, errukigea,
nun dituk nere
lagunak?
...¡orain bakarrik igaro bear
ementxe gau ta
egunak!
Ire barrena zeken gaizto ori
gaur daukat ondo
asea
baña alargun ta ume gaxoei ¡a
jarri diok bai
gosea!;
indartsua ta aberatsa aiz, bai
¡¡baña biotzik
gabea!!
¡Negargaria dek gertaera...
ez dek ageri
iñor, ez;
begira ezak gaizto txar ori
zer egin dekan
asarrez
¡¡len alai ziran sendi gaxoak
jantzi arazi
gaur beltzez!!
Ementxe ittun igaro bear
egun eta gau
illunak
entzunik itsas-marru aundiak
azaldu arte
ezagunak
¡a, bitartean lagunduko dit
ortze goi-goitik
bai Jaunak!!